Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Jo aitzina!

Deputatuak hasiak ziren erretretak gogoan asmatu legegaiaren aztertzen. Ikusiz gobernuaren kontrakoek ahal bezenbat trabatzen zutela azterketa hori, gobernuburuak, presatua idurieta, erabaki du lege nagusiko 49-3 famatuaz baliatzea. Hola ez du deputatuen onespenaren beharrik! Legegaia onartua balitz bezala! Bainan auzia ez da halere hortan bururatua. Jo aitzina beraz bainan, nehork ez jakin bihar edo etzi zer gertatuko den....

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Auzitegian

Gora-behera asko eta askoren ondotik, horra beraz François Fillon gobernuburu ohia, eta Pénélope bere andrea, Pariseko auzitegian, beren epaileen aitzinean. Gaitzeko diru-negozio nahasiak beren bizkarrean. Auziak iraun behar luke heldu den aste ondarra arte. Gauzak larri-larria ikusiz, hau da eztabaidabide larriena: alde batetik diote gobernuburu ohiak bere andrea ederki pagatu duela bere langile bezala, lanik etzuelarik batere egiten, edo biziki guti. Bestetik, hori ez dela...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Denak erne

Anartean, gobernuak ere hurbiletik segitzen ditu afera kezkagarri horren harat-hunatak. Macron presidenta ere gisa hortarat mintzatua da Pariseko ospitale handi batean izanik hango medikuekin behar zela mintzatu. Horiek hola, badira gauza asko ezin konprenituak. Konparazione, Agen aldeko neska gazte zonbait, berrikitan Italian izanak, bortxatuak izan dira etxerat jin direlarik, bi astez nehorat jalgi gabe egoiterat. Zer gerta ere, hala erran dute segurik. Denbora berean haatik,...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Laborariekin

Laborantzaren erakusketa nagusia ideki da Parisen. Larunbatean, goizik han zuten Macron presidenta eta egun guzia han egon da. Jaz bezala bainan oren bat gutiago halere. Ez da behi deizten arizan bainan luzaz solastatu batzuekin eta besteekin. Hola hurbilagotik ikusi duzke zoin diren laborarien behar- ordu premiatsuenak. Badira ahoan bilorik gabe mintzatu zaizkionak. On ditake holakoek ere zer dioten entzun dezan....

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Nola mintzo diren!

Harritu behar dea aditzen delarik jende frango nardatzen dituztela politikari askoren solas eta jestuek? Eta harritu behar gero anitzek ez baitituzte hain fidagarriak kausitzen hola jokatzen direnak? Noiz nahi entzuten dira gaitzeko ateraldiak eta berehala zure baitan egiten duzu badirela hor gaindi jendeaz airoski trufatzen direnak. Horra konparazione Agnès Buzyn ministro ohiaren kasu berezia. Joan den astean sail huntan ginion Parisen plantatua zela macrontiarren zerrendaburu....

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Michel Charasse

Aspaldian eri handi zen eta joan den ortziralean pausatu da, 78 urtetan, Michel Charasse ministro ohia. Korsikarra amaren aldetik, bera Auvergne eskualdean sortua À¢'€'" aita hangoa zuen À¢'€'" eta eskualde hortako hautetsietarik izana luzaz, dela kontseilu jeneralean, dela auzapez bezala. Errotik sozialista, alderdi hortarik baztertua izan bazen ere 2008an, eztabaida samur batzuen ondotik. Eskuinaldean ere beti atxikiz adiskide frango. Biziki ezagutua, ardura zigarro bat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016