Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Mila egun!

Asko gisetarat konda ditazke egunak! Asteka, hilabeteka, urteka edo berdin mendeka! Bainan ere, zendako ez alabainan, ehunka edo milaka, usaia hori ez bada ere hanbat sartua ere. Dena den, aski aditzen dugu hori egun hauetan, badu orain mila egun preseski Emmanuel Macron jarria dela presidenta! Badira dena goresmen ari zaizkionak eta badira alde bat dena arrangura plantatuak zaizkionak. Berrikitan agertu sondaia baten arabera %64 dira ez dutenak batere espanturik,...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Mokoka!

Hauxe da bitxikeria hau ere! Muriel Penicaud eta Marlène Schiappa bi ministroak mokoka arizan dira eta oraino ere lanak dituzte elgar ezin adituz. Deputatu batek galdetu zuelarik hobeki sokorritzea haur bat galdua zuten burasoak, aste bat gehiago egoiten ahal lanerat joan gabe, Muriel Penicaud kontra agertu zen, hori sobera gostako zela, eta Marlène Schiappa oldartu zitzaion ahoan bilorik gabe. Geroztik, giroa aldatu da gobernuak ere gibelerat eginik bainan gure bi andereak...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Bi gaitz berri

Duela bospasei urte gaitz bat agertu zen Ekialde-Hurbileko baratze frangotan, makur frango eginez bereziki tomate landareetan. Geroztik hedatua da Europan gaindi. Berrikitan arte ezagutua etzen birus batek ditu bazterrak kotsatzen. Gaitza Italiarat sartua izanik, Espainian ere izanki naski zonbait kasu, laborantza-ministroak neurri bereziak baditu hartuak baratzezaingoari azkarki emanak direnek biziki kasu egin dezaten gaitza sartzen bada ere Frantziarat ez dadien bederen biziki...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 06a

Hauteskunde horiek

Herriko bozak ere gero eta gehiago solasgai ditugu. Ez da harritzeko hautagai zerrendak agertzen ari zaizkigun keinka huntan. Duela zonbait hilabete, iduri zuen macrontiarrek nahi zituztela denak iretsi. Geroztik, doi bat eztitu dira zerbait gisaz eta espantu gutiago dute. Macron bera ez da naski saltsa hortan sobera sartuko. Miarritzen haatik, arras kasu berezia izanki, gobernuan diren bi lagun, horietarik bat laborantza ministroa, bi zerrenda desberdinetan plantatuak-eta,...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 06a

Gutun okerra

Hau besterik da oraino bainan, herriko bozeri buruz preseski, Christophe Castaner barneministroak prefeteri igorria zioten gutun bat anitzek arrunt bitxia kausitua zutena, zerrendak nola behar ziren izendatu konduak egitean. Pariseko legezain nagusientzat, gutun hori frango okerra izanki. Pundu zonbait ez aski argi. Ministroak hitzeman du gutuna kanbiatuko duela legezainek galdetu bezala. Hobe izanen zen haatik haste-hastetik arta gehiagorekin egin balu lana. Legezainek etzuten...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 06a

Haur bat galtzen denean

Familia batean, haur bat galtzen denean, errekontruz edo eritasunez, nahigabe izigarria izaiten da. Erdiko deputatu batek gisa hartako proposamena egina zuen, kasu hortan direnen doi bat sokorritzeko, hamabi egunez burasoak egoiten ahal lanerat joan gabe, berdin pagatuak halere. Gobernuak ez du onartu eta deputatuak jarraiki zaizkio, bere aldekoak behin. Bainan bazterrak kexatu dira eta gobernuak gibelerat egin du Macron presidentak berak galdeturik jendetasun gehiago...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016