Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Harria

Koronabirus eta koronabirus, denak hortaz ari-eta, ez da beste berri handirik. Eta diren bakarrak ez beti hain onak. Hala nola asko tokitan gaitzeko euritea ukan duten, ortzi itsusi frangorekin eta azen ontzeko harria ere ba! Bordeleko alde hortan bereziki harriak azkarki funditu ditu gaitzeko mahastiak, arno leku guziz famatuak. Alimaleko makurrak eta holakoak ere gutien ustean gertatzen!...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Denak maska batekin?

Etxetik jalgitzearekin, denak maskatuak beharko ote gira ibili? Anitzek baietz diote bainan nehork ez jakin aski maska izanen ote den denentzat. Gauza bat anitz aipu dena, treinaren edo autobusaren hartzeko segurik, maska beharko dela ezarri. Bestalde, norat nahi joaiten ahalko girea eta nahi bezenbat? Baditake mugak ezarriak izanen diren. Aldiz, Macron presidenteak berak erakusterat emana zuen jende xaharrak, eta osasun arrangurak badituzten beste asko ere, aitzina...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 30a

Kasu eginez

Aurten, errekontruz kanpo segurik, maiatzaren 11, astelehena, oroitzeko eguna izanen da! Orduan baita untsalaz arinduko hoin luze jasaiten dugun konfinatze hori. Joan den egunean, Edouard Philippe gobernuburuak larri larria bederen zonbait argitasun emanak ditu gauzak nola iragan litazkeen bainan heldu den aste hortan, maiatzeko lehen egunetan beraz, xehetasun gehiago eman beharra du. Zernahi gisaz gero ere kasu eginez beharko da ibili, biziki kasu eginez. Bestenaz, aitzinerat...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Eta erretretak?

Pollita dugu hau ere! Biharko erretretak gogoan asmatu legegaia, zinez ezinago korapilatsua, nehork ez gehiago biziki aipatzen, denek badutela nahitez besterik burutan! Alta, gobernua presatua zen, arrunt presatua, duela oraino zonbait aste! Deputatueri presaka zuen onartarazi legegai hori, legenausiko 49-3 delakoa baliatuz, eta jestu gutiz! Deputatuek onartua beraz. Zenaturrek hilabete huntan beharra zuten aztertu bainan ezin egin besterik gertatu delakotz arte hortan. Orain,...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Herriko bozak

Eta herriko bozak, zertan ditugu? Bere prediku luzean Macronek ez ditu batere aipatu! Guk ez dugu ahantzia haatik lehen bozaldia hein batean joan zela, jendearen parte hartzea usaian baino aise xuhurragoa izan bazen ere. Bainan bigarrena ezin zen egin, koronabirus lotsagarri horrengatik. Noiz eginen ote da? Ekainean ote ala berantago? Legezain frangoren ustez, artean hoinbeste denbora joanik, eta bereziki bozaldi hori ez bada ekainean egiten ahal, saila beharko da dena berriz...

Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Beste lau astez

Jendeak berantetsia zuen, eta nola, Emmanuel Macron presidenteak joan den egunean egin duen hitzaldia. Argixago jakin nahiz zertan giren eta zeri buruz ari. Ja baginakien haatik luze joanen dela oraino gauzak beren usaiako tornurat itzuli aitzin. Macronek ez dauku besterik erran. Larri larria aipatuz norabide zonbait. Pazko ondoan ere aitzina segitzen duen garizuma luzea nola behar den hartu eta nola jasan. Oro har, frango gizonki mintzatu da, eta ez jainko ttipi bat balitz...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016