Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Miliarrak

Gaitzeko saila akulatu beharra da ere, gostaia gosta, ospitale eta artategien alde. Zazpi aste barne arrunt pikoan ezarriko omen dena. Kontuan hartuz aspaldian eta aspaldian entzuten diren aldarrikapen saminak. Hara hori ere hitzemana. Bainan hori ere zernahi gostako da. Bada gauzaño bat frango bitxia kausi ditakeena. Bat-batean erraiten daukute beharrezko obrak egin behar direla miliarrak gostarik ere. Miliunak aipatzen direlarik hor gaindi, ni segurik durduzatua izaiten naiz,...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Auzapez 19 urtetan!

Herriko bozen sasoin betean gaude oraino eta horra nun jakin den berri bat askitto harrigarria: Ardèche departamenduko Vinzieux herri ttipian (450 biztanle) auzapez hautetsi dute 19 urteko mutiko gazte bat, Hugo Biolley. Maiatzaren 23an hautetsia izan da eta biharamunean, 24an beraz, betetzen zituen bere 19 urteak. Bere ikasketak segitzen ditu Grenoble hirian bainan gero eta usuago bere herrian egonen omen da, bere amaren etxean. Martxoko hauteskundeetan herriko hautagai...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Laguntzak

Gauzak gisa hartarat aldatu baitira, etxe anitz, ttipi eta handi, keinka larrian daude ekonomia- mailan. Hala nola Renault joan den aldian ja aipatzen ginuena. Azken bi hilabetetan, auto berri saltzeak azkarki ttipitu dira. %48z banabeste batean. Emmanuel Macron mintzatu da gaitzeko laguntzak hitzemanez giro hobe baten menturan. Laguntzak auto berriak erosiko dituztenenzat, bereziki erosten badituzte elektrikaz dabiltzanetarik. Laguntzak ere autogintzari emanak diren etxe...

Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 04a

Berri hobeak

Duela hiru aste delako konfinatze xorrotx hura arindua izan zen eta aste huntan, berri hobeak izanik osasun zerbitzuen aldetik, beste arintze bat hor dugu, joan den ortzegunean Edouard Philippe gobernuburuak erabili solasen argitarat. Kasik Frantzia guzia kolore berdez ezarria dute, nihun ez da gehiago gorririk bainan Pariseko aldea liranja kolore halere arrisku gehiago badela oraino han gaindi. Eskualde gehienetan beraz berriz ideki dira ostatu eta jatetxeak, nahiz...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Larderia gehiago

Hemendik goiti, gobernuaren manuz, larderia gehiago izanen da bide horietan, hutsean kausitu autozain askorentzat. Begietan bereziki, gero eta istripu gehiago badela heiengatik, autoa gidatzen dutenak denbora berean telefono mugikor bati esker solasean ariz. Larderia gehiago ere zalutasun edo abiadura handiegian ibilki bazira, edo sobera edana baduzu. Jestu gutiz segidan kentzen ahalko dauzute permisa hunenbeste denborarentzat. Kasu zonbaitetan urte batentzat berdin....

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Berri txarrak

Ekonomia mailan, ez da hor gaindi espantu handirik. Anitz lantegik kalte handiak jasanak eta aitzina jasaiten ari. Gainerat ez batere ikusten egun hobeak noiz jinen diren. Etxe ttipi asko alde bat zerratzeko heinean ez bada berri hoberik epe labur batean. Bainan etxe handiak ere ez batere hobeki, hala nola Renault autogintzaren sail garrantzitsu hortan. Solasa da Frantzian berean hiru lantegi zerratzen ahal luzkeela, beharbada lau azkenean. Alta, turismoaren saila ere...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016