Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

FridaysFor- Future Euskal Herria, herriko bozak gogoan

Gazteak ere herriko bozak gogoan dabiltza, hauteskundeen bezperan manifestazio dei bat zabaldu dute. 2019an, "FridaysForFuture" Europa osoan sortu den gazte mugimendua da, Euskal Herrian ere osatu dena. Urte bat dinamika berri hau hasi dela, greba andana bat antolatzen hasi ziren Greta Thunberg, suediar gaztearen segidan. Mundu mailan hainbat gazte mugimendu sortu ziren, besteak beste FirdaysFor Future eta Youthforclimate. Ikuspuntu ekologiko eta sozial bat hartuz,...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Zernahi ondorio!

Bistan da debeku horiek badutela nun nahi zernahi ondorio bainan baditake zinez holako erabakiak behar zirela hartu, batzuri iduritzen orobat goitxago hartu balire oraino hobeki izanen zela! Arras egun ilunak ditugu beraz eta denek behar dugu erne ibili, ahalaz erne baino erneago, kotsadura tzar hori ez dadien nola nahika heda guhauren ezazolkeriaz. Hala nola deneri galdetua zaukun ahal bezen guti atera giten gure etxetarik, bereziki jende xaharrak eta osagarriaren aldetik...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Eta herriko boz horiek?

Untsalaz, koronabirus gaitz hori ez balitz agertu, eta hola hedatu, herriko bozak izanen ziren aste huntan sail huntako gai nagusia, beharbada bakarra. Dena den, iragan dira, ahal bezala, eta arrangura asko goiti-beheiti. Iragan dira bainan jendearen parte hartzea usaian baino aise apalagoa izan da. Anitz herritan jendeen erdiak baino gehiago egon dira bozaren emaiterat joan gabe! Igande arratsean, jendea mintzo zen bozaldiaren emaitzak aztertuz bainan beste gai bat heldu zen...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Denak etxen!

Eta hara, astelehen arratsean berriz mintzatu da Macron presidenta eta deneri galdetua zauku bi astez bederen etxen egoitea, haizu diren ateraldi bakarrak arrunt beharrezkoak ditazkeenak, hala nola jateko gauzen erosterat joaitea. Gobernuak larderia handiena agertzekoa du nor nun dabilan, kaxketadunak ere ibiliko dira jendearen mugimendua hurbiletik segitzen. Eta herriko bozen bigarren itzulia ekainean eginen da. Erabaki latzak bainan nola egin bestela?...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Arras egun ilunak

Hauxe dira orgak eta idiak, behialakoak ziona! Denetan solas bertsuak entzuten dira, xuxen erraiteko batere ez dakigula zeri buruz goazen koronabirus gaitz horrekin! Nehor ez da hainbat harritzen, zonbait aste baitu gero eta arrangura gehiago badela, bainan ja hemen berean aipatu beldur pisu hura aitzina emendatuz doa, ikusiz gaitza nola hedatu den eta nola aitzina hedatzen ari. Emmanuel Macron presidentea espresuki mintzatua da telebistako leiho ttipi hortarik eta garbiki erran...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Kexu!

Igandean, emazteen eskubideak gogoan, zernahi manifestaldi izan da eskuin eta ezker. Parisen, 60.000 lagun ibili dira karrikaz-karrika beren aldarrikapenak oroitaraziz. Emazteek anitz berexkuntza jasaiten dutela oraino ere. Lekuka bazterrak bezperatik hasiak ziren kexatzen. Kaxketadunak ere zainen gainean dudarik gabe, zalaparta eta tirabirak ere izan dira, untsa gogoetagarri baita....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016