Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Ekainean beraz

Errekontruz kanpo, eta denek alde bat aipu dugun gaitz hori ez bada segurik berriz azkartzen, herriko bozen bigarren itzulia eginen da ekainaren 28an. Ez baita goizegi izanen, diote frangok hor gaindi! Egia erran, lanak ukan dituzte eguna ezin hautatuz. Legearen gatik ere etzela berantago egiten ahal, edo bestenaz behar zela udazkena igurikatu eta orduan kasu hortan gertatu herrietan lehen itzulia ere berriz egin. Bost mila herri dira nunbait han berriz bozkatu behar dutenak eta...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 27a

Talde bat gehiago

Frantses legebiltzarrean baziren orain arte zortzi talde. Deputatu multxo batek muntatu du bederatzigarren bat. 17 lagun izan behar dira bainan berek diotenaz beste zonbait biltzen ahal ondoko egunetan. Gehienak macrontiar izanak eta ezkerraldetik heldu. Ekologiari eta elkartasunari eman nahi diote lehentasuna. Ez omen dira gobernuaren alde eta ez ere kontra. Proposamen parrasta bat badute naski egiteko gizarte sanoago baten menturan. Ageriko zer jalgiko den gisa...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Gogoetagarri

Lantegi anitzek ez dakite oraino beren langile guziak atxikitzen ahalko dituzten ala ez bainan bada gisa guziz arrangura pisu bat. Lantegi frangok hartzen dituzte langileak, alde bat han dituztenen aldean, hunenbeste denborarentzat, laguntzaile bezala, lana badutela ikusiz. Iduriz anitzek, ez jakinean xuxen zeri buruz doatzin, ez dute gehiago holako laguntzailerik hartuko, edo biziki gutiago. Ondorioz, lehen ikerketa baten arabera, Frantzian gaindi hiru ehun mila balitazke, gizon...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Harrigarria!

Denek dakiten gauza, koronabirus horren kontra atsulutuki behar litake lehen bai lehen txerto fidagarri bat. Ikerketak badoatzi karraskan aitzina bainan pazientzia hartu behar den hoberenetik ere. Ikerle horien artean, horra Sanofi frantses etxe ezagutua. Ez du espanturik bainan dauka funtsezko aitzinamenduak badituela eginak. Eta bat-batean zer gertatu da, etxe hortako aitzindari batek egin du bazter guziak harritu dituen ateraldi bat. Kondatu dauku Sanofi etxe horrek, txertoa...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

"Mea culpa"

Dena den, erakustea gatik zoin hurbiletik segitzen dituen gaitz izigarri horren gora-behera guziak, Macron berriz izan da Pariseko ospitale handi batean. Erizain zonbaitek ahoan bilorik gabe erran daizkiote beren arrangurak, beti handi daudenak. Berak aitortu du hutsak egin direla ez aski goiz ohartuz izurrite hori zoin kaltegarria zitakeen. "Mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa" latina arrunt ahantzia ez dutenek bederen konprenitzeko gisan. Hainbestenarekin mintzatu da ere...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Azkenean

Gobernuburuak garbiki erran du hori, jatetxeak idekitzen ahal litazkeela ekain hastean eta jendea oporretarat joaiten ahal litakeela uztail-agorriletan ehun kilometroko muga berezi hori batere kondutan hartu gabe. Tokiak oraidanik segurtatuz berdin. Jakinaren gainean tokia segurtatzean aitzinetik pagatzen dena osoki turnatua izanen dela gauzak makurrago balire uda betean. Arras berri onak dira horiek. Horrek ez du erran nahi gauzak usaiako tornurat jinen direla. Jatetxetan...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016