Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 23a

Histuka

Errepublika egunean gertatuahau ere: arratsean, Macron senaremazteakjalgiak ziren aire freskopoxi baten hartzerat Parisekoparke eder batean. Oinez zabiltzanberen gusturat. Horiz Jauntzidelakoen aldeko zonbaitek ezagutudituzte eta polliki histukatu,erakutsiz zoin haserre dauden.Macron bera hurbildu zaiote etahein bat lasai bururatu da berenarteko solasaldi laburra. Ondotik,frangok erran dute Macron jaunandereakhaurkeria bat egin dutelaholako tokirat hola agertuz....

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 23a

Hats berri bat

Frantses legebiltzarrean, macrontiardeputatuen taldeburua daGilles Le Gendre. Jakinarazi dukargu hori utziko duela heldu denirailean. Segida hartuko duenakhats berri bat eman diezon taldeari,artetan on dela holako zerbaitenegitea. Eta nor litake segidahar lezakeen hori? Askok dioteChristophe Castaner barne-ministroohia izaiten ahal litakeela.Kargu berarentzat beste ministroohi bat, François de Rugy, jadanikhautagai agertua haatik. Hihihihi!Bainan zer duzu gizona?...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 16a

Sei ehun

Denbora izar ditake asko gisetarat. Konparazione, asteka, hilabeteka edo urteka. Gobernu berria muntatu delarik, joan den egunean beraz, berehala erran da ustegabeko handi-handi zerbait ez bada segurik gertatzen arte hortan, gobernu hori hor dugula presidente-bozak egin arte. Heldu baita hogoi bat hilabeterentzat. Edo sei ehun egunentzat. Sei ehun eguneko gobernua, horra zer izen eman dioten berehala. Eta laster hasi ere dira dena karkula. Sei ehun egun, luze den ala labur, aski ala eskas...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 16a

Presatuak

Jean Castex gobernuburu berria gizon deliberatua izan behar da. Berak dio hala dela eta lehen hitzaldietan beretan gisa hartakoa agertu da. Deliberatua eta ere presatua. Epe laburrean anitz gauza egin nahi, hasteko zernahi aldaketa sail asko eta askotan. Macron presidentea bera ere holakoa agertu zen hautetsia izan zelarik. Urte pare batan buruan doi bat eztitu halere. Holako presa egokia ote da, bestenaz ere aurten bizi dugun giro berezi huntan? Frango arras dudakor daude hor gaindi. Dena...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 16a

Gaizki ikusiak

Doi-doia zonbait egun gobernu berria kargutan dela, eta jadanik ministro zonbait gaizki ikusiak dira. Besteak beste Gérald Darmanin barne-ministroa. Elkarte batzuk arrunt begietan hartua dute. Bereziki emazteen eskubideetaz azkar axolatzen direnek. Juje baten manuz ikerketapean ezarria delakotz, baizik-eta duela hameka urte emazteño bat bortxatu zuela. Geroztik emazteño hori beti hitz beretan dago, bainan ministroa ere ba. Afera hori ez deno xuritua, gauzak legez lege aztertuz, ministroa...

Egun eta bihar | 2020eko Uztailaren 16a

Ezker eta eskuin

Emmanuel Macron hautetsia izan zelarik biziki abilki kondatu zaukuten eskuin-ezkerren arteko muga xaharra hautsia zela, edo desegina, azkenean etzela gehiago ez eskuinik ez eta ezkerrik! Handik laster beste kantu bat entzun ginuen: Macronek bildua zuela eskuinaldekoen hoberena bai eta denbora berean ezkerraldekoena ere! Hots, hoberen guzia bereganatua gure gizonak! Gauza ederra hori ere, ala ez ote? Eta orain zertan gira? Gobernu berria agertzearekin, anitzen gustuko beti hor nunbait daude...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016