Egun eta bihar | 2018ko Abenduaren 13a

FRANTXUA GARAT: ANAI ARTEAK

Hire bizian, Frantxua, engaiamenduak ez dituk beti errexenak izan. 1983an Anai Artean sartuz eta hitzak bete eta obratuz gero bahakien arriskuetan sartzen zela eta elgartasunak bere prezioa duela. Frantxua engaiamenduzko gizona izan da.

Egun eta bihar | 2018ko Abenduaren 13a

Egun eta Bihar

"Kañika zaku bat"

Joanden astean pausatu da 87 urtetan Joseph Joffo idazle ezagutua, oroz gainetik fama gaitza bildua zuena duela 45 urte agertu liburu batekin. Liburu hori, "Un sac de billes", "Kañika zaku bat" beraz, orotarat hogoi miliun ba salduak. Frantsesez plazaratua lehenik bainan beste hogoi bat mintzairetarat itzulia izana. Eleberri bat da bainan bere denborako eta bereziki bere haur denborako gertakari ainitz sartuz. Berenaz judua, Joseph Joffo haur hutsa zen oraino...

Egun eta bihar | 2018ko Abenduaren 06a

Egun eta Bihar

Untsa egun hitsa

Horiz Jauntzien mugimenduak segitzen du aitzina. Joanden larunbatean iduriz segurik neurri guziak hartuak ziren zalapartarik ez izaiteko aitzineko astean izanak ziren bezala. Manifestaldia haizu Champs-Elysées etorbide famatuan, harat heltzean denek beren nortasun-ageria erakustekotan eta zaku bat bazutenek zakuan zer zuten. Zonbait mila jendarme eta polizako kasu egile. Bainan gauzak ez dira batere hola iragan. Etorbidean berean ez da kataskarik izan bainan...

Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 29a

Egun eta Bihar

Bazterrak minbera

Horiz jauntzi horiek ez dute barkatu nahi. Larunbatean, ainitz izan dira Parisen, beste frangok manifestaldi asko egin dute Frantzia guzian gaindi. Toki gehienetan, denak hein bat untsa joan dira, zalapartarik gabe. Ez Parisen haatik. Hor, bazter nahasle atrebitu batzu sartu dira artean, makur handiak eginez, eta nahiko sukarra jauzi da. Ezin aise berexi beren arrangurak xintxoki agertu nahi zituztenak eta denak xehatu nahiz etorriak zirenak, gehienak horiz...

Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 22a

Egun eta Bihar

Egun nahasia

Arrunt berezia izan da joanden larunbateko hori, lekuka igandean ere segitu dutena. Berezia eta nahasia, bi mila manifestaldi Frantzia guzian gaindi, zernahi jende jauntzi horitan plantatuak eta denek erakutsi nahi aseak direla, kezkatuak eta nardatuak! Bide ainitz zerratuak, ibilaldi batzu apo harmatuen urratsean - bare korkoilen zalutasunean erraiten dute frantsesez - bazterrak kexu, halako sukar batek hartuak. Zalaparta asko ere izan da, eguna histu dutenak. Hil...

Egun eta bihar | 2018ko Azaroaren 12a

Egun eta Bihar

Akitua

Zonbait egunez segidan, Emmanuel Macron presidenta ez da kasik batere bere bulegotik ateratu, salbu bere emaztearekin Normandiarat joaiteko Omiasaindukari. Bazuela pausaldiño baten beharra. Ez gira batere harritzen. Urri erditsutan, telebixtan agertu zen batez, ikusi ginuen etzela arras usaiako hura. Halako aire penatu bat eta ez biziki harro. Egia erran, alde bat harat eta hunat ibilki, iduri denak iretsi behar dituela, lekuaren gainean ezin egon, beti arrunt aferatua,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016