Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 11a
Pariseko plaza famatuenetarik batean, omenaldi handi bat, kartsua bezen hunkigarria, eskainia izan zaio joanden ortziralean Charles Aznavour kantari paregabeari. Artixta arraroa, 94 urtetan zendua zonbait egun lehenago. Denen aitzinean, Emmanuel Macron presidenta. Han ziren ere Armeniako lendakaria eta gobernuburua, Charles Aznavour bera han sortua baitzen eta herrialde horri beti biziki atxikia egona, nahiz aspaldian errotik frantsestua ere zen. Oroitarazi da,...
Egun eta bihar | 2018ko Urriaren 04a
Europa-maileko legebiltzarraren berritzea izanen da helduden maiatzean eta alderdiak kudeatzen dituzten horiek arras aferatuak dira hor gaindi, zerrendak nola behar dituzten muntatu eta norekin. Gutarteko jendea ez da haatik hauteskunde horietaz biziki mintzo. Gehiago axolatzen da herriko bozetaz aise berantago jinen direlarik alta, hemendik urte bat eta erdiren buruan alabainan. Ainitz tokitan bada jadanik apailu frango, Parisen eta hiri handi gehienetan segur, bainan...
Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 20a
Gobernua ere ohartu da gero eta pobre eta behartsu gehiago badela Frantzian gaindi. Nahi du beraz gehiago eta hobeki lagunduak izan diten. Xede guziz goresgarria. Behartsu ekarri horietarik baitira nunbait han bederatzi miliun, indar berezi bat eginen da heien onetan. Lau urte barne gostako dena bederatzi miliar euro. Emmanuel Macron presidenta bera arizan da hortaz erran eta erran, zer nola eginen den. Alde batetik, haurtzaindegi berri asko muntatuko da, tokiak...
Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 13a
Hauxe dira idiak eta orgak hor berriz! Sail huntan berean, joanden asteko artikulua hitz horiekin hasi ginuen. Aste huntakoa ere hasten ahal dugu hitz ber-berak sartuz. Gure baserrietan lehen baino idi eta orga gutiago balinbada ere, denek konprenitzen ahal dute zertaz ari den idiak eta orgak hola aipatzen dituena... Zonbait egunez segidan beharriak tutatu daizkigute mozkin-zergaren ixtorio bitzi horrekin, zerga horren biltzeko moldea kanbiatu behar zen ala ez...
Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 06a
Hauxe dira idiak eta orgak hor berriz! Nicolas Hulot ingurumen- minixtroa bat-batean gobernutik atera zauku! Irratilari batekin solasean zagolarik berak eman du berria, nehork etzuena goiz hartan igurikatzen! Egia erran, badu zonbait hilabete gisa hortako zurrumurruak entzuten zirela Parisen eta hor gaindi. Etzela bere gusturat egoki gobernuan, asea zela, zinez nardatua... Bainan egun erraiten zuten hori eta biharamunean ezetz, etzela hori batere egia... Azkenean joan da...
Egun eta bihar | 2018ko Irailaren 06a
Joan zaiku beraz. Behin ere sinetsi ote du ministro batek zerbait egin dezakeela? Baitezpada, lehenbailehen hartu behar litezkeen erabakiak hartzen baditu gobernu batek, denek badakite, zutarik hasiz, irakurle maitea, ondoko bozkaldietan sozialistena iduriko mustupilakoa jasan lezakeela, edozein izan dadien. Nork nahi du zerbait aldatu? Ez ahal zirezte horietarik? Ikus nolako eztabadak sortu dituen abiadura 80 kilometrotan mugatzeak. Denek badakigularik emekiago ibiliz, airea gutiago...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016