Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 05a

Telesforo Monzon eta Iparraldea

Telesforo Monzonen aita Bizente Monzon eta ama Kontxa Ortiz de Urruelarentzat, Donibane Lohizune atseden eta maitasun habia izan zen: han ezagutu zuten elkar, han ibili ziren ezkongaietan, han ezkondu ziren, hain zuzen Senperen, han munduratu zen Francisca bigarren alaba, han bizi izan zen familia osoa -gurasoak eta sei senide: lau alaba eta bi seme, Telesforo premua zela- 1910etik 1914ra -hantxe egin zuen lehen jaunartzea Telesforo Monzonek- eta hantxe hil zen 1913ko eguberri egunez,...

Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 05a

Egun eta Bihar

Denak zerbitzurat!

Aspaldixkoan mutiko gaztek ez dute gehiago soldado zerbitzuaren egiterik nun ez duten beren baitarik armadan sartu nahi! Bizkitartean, gero eta usuago aipatzen da zerbitzu berri bat, mutiko eta neska denek egin behar luketena, zerbitzu bat ez militarra haatik bainan herri-zerbitzu bat nolazpait, gazteak hobeki ohartzeko herri bereko seme eta alaba izaiteak zinez haurride egiten dituela eta denen arteko elkartasun hori hazi behar dela bizi guzian. Solas ederrak...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 28a

Egun eta bihar

Aspaldikoa!

Kasik ahantzia ere ginuen ixtorio hori, alta zonbait eta zonbait aipaldi ukan zuena duela urte bat eta erdi! Nola François Fillon gobernuburu ohia, ainitzen ustez president-bozetan aise eta aise irabazle beharra zena, batere funtsik gabe galdu zen ikaragarriko saltsa nahasi eta mintu batean! Baizik-eta Pénélope bere emazteari gaitzeko hilabete- sari ederra segurtatzen ziola batere etzelarik lanean ari edo biziki guti! Eztabada korapilotsu batzu piztu ziren bai eta...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 21a

Egun eta bihar

Egia jakin nahiz

Badu kasik berrogoi urte Robert Boulin minixtroa naza batean itoa atxeman zutela, denak harritu baitziren. Ondoko egunetan erran zen itxuren arabera segurik bere buruaz beste egin zuela. Familiak ez du haatik hori onartzen eta Fabienne Boulin-Burgeat minixtro zenaren alabak bereziki borroka aitzina segitzen du egia jakin nahiz, pentsatzen baitu norbaitek hil zuela beste norbaitek manaturik lan tzar horren egiterat.. Duela hiru urte egundainokotan ikerketa batzu...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 14a

Egun eta Bihar

Berri txarra

Berri hitsa da, untsa latza, joanden egunean zabaldu den hori. Bordeleko aldean den Ford lantegi handia zerratzerat doa. Helduden urtean gelditzekoa da nun ez den mirakuilu baten iduriko zerbait gertatzen arte hortan. 886 lagunek badute hor beren laneko segida. Nun kausitzen ahalko dute beste lan bat? Bazterrak kexu dira. Ainitzek diote nagusi handia, Ameriketan dena, jendeaz trufatzen dela. Alde batetik, ez duela indarrik biziki egiten ikusteko beste norbaitek ez...

Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 07a

Egun eta Bihar

Lanez itoak (beretik)

Joanden astean, sail huntan berean aipatzen gintuen minixtroen laguntzaile hurbilak diren batzuk badituztela, zonbaitek segurik, arrangura handiak, arrunt lanez itoak, goizean goizik jadanik lanean, aratsetan berant arte berdin, pausaldiak labur eta noiz nahi ba erasiak! Edouard Philippe gobernuburua berriz ere mintzatu da hortaz eta ez da ukatu ainitz galdetua zaiotela, gau eta egun kasik, minixtroen sahetseko laguneri. Hainbestenarekin, hara nun deputatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016