Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 30a
Gobernuaren oporraldia ere bururatu da. Bi astez, minixtroak polliki pausatu ditazke. Ba omen zuten holako pausaldiño baten beharra. Denek bezala... Emmanuel Macron presidentak ere preziatu duke Brégançon gotor-lekuan egin duen egonaldia. Egia erran, oporretan ere lanean arizan da eta polliki jakin-araziz denbora berean lanean ari zela, gure onetan lan eta lan bixtan dena... Orai jaun-andere horiek denak berriz Parisen dira eta beren sailari karraskan lotuak!...
Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 09a
Deputatuak oporretan ditugu. Beste jende ainitz bezala. Sasoina da alabainan eta deputatuek ere behar dute pausatu, tirahala lan eta lan arizanik aitzineko hilabete horietan. Batzutan gauaz ere lanean, duela zonbait aste jadanik azpimarratzen ginuen bezala. Nahiz ene iduriko segurik gauazko bilkura horiek, hoinbeste espantu eginez akulatuak, ez litazkeen hamarretarik bederatzietan segurik zinez beharrezkoak deputatuen laneko segida hobeki moldatua balitz... Minixtroak...
Egun eta bihar | 2018ko Agorrilaren 02a
Ez nuke alde bat ari nahi Alexandre Benalla delakoaren ixtorio nardagarri hortaz, irakurlea aseko ere baita, nun ez den jadanik asea, bainan ez nago halere azken egun horietako goraÀ‚' behera zonbait aipatu gabe. Ikerketa batzu ari dituzte akulatzen, xuxen jakin nahiz zer nola gertatu den, deputatu eta zenaturrek batzorde berezi bat ere muntatua izanik hortarako. Batzorde horren aitzinean mintzatu den lehena, Gérard Collomb barneÀ‚'minixtroa. ...
Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 26a
Hein bat eztitu da segur eta egunetik egunerat gehixago eztitzen ari frantses futbolariak munduko xapeldun ateraturik denetarat hedatua zen burrunba ikaragarri hura. Orai, xapeldun gehienak beren etxen dira eta herritarrek egina diote edo laster eginen ongi etorri bero bat, etxekoz etxeko nolazpait. Salbu hara, final famatu haren biharamunean, jokolariak Pariserat heldu-eta gertatu denarekin, piztu dira gaitzeko eztabadak. Iduriz alta, denak ederki iraganak ziren. ...
Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 19a
Ekainaren lehena eta uztailaren 10À‚'a arte hortan, zazpi aste barne beraz, 121 lagun ito dira, gehienak itsasoan, zonbait aintzira edo erreka batzutan.
Egun eta bihar | 2018ko Uztailaren 19a
Badu aste bat jendea hortaz mintzo dela, mar-À‚'marÀ‚'-mar eta tarÀ‚'-tarÀ‚'-tar, bereziki politikaren goiti-beheitiak hurbiletik segitzen dituztenen artean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016