Egun eta bihar | 2018ko Ekainaren 01a
Giroa frango minbera dago hor gaindi. Joanden astean, Frantzia guzian gaindi, 130 hiritan, iragan dira manifestaldi pizkor batzu, gobernuaren konduko langileak arras kexu. Irabazien goratzea dute galdetu eta laneko baldintza hobeak. Ikusiz behar-orduak emendatzen ari direla sail frangotan, dela ospitaletan, dela beste zerbitzu askotan. Arrangura pisuak ere gobernuak lau urte barne gutienez ehun mila lanpostu nahi baititu ezabatu. Sindikaten arabera, horrek ez du...
Egun eta bihar | 2018ko Maiatzaren 24a
Parisen bada erakustegi berezi bat, biziki ezagutua, zointan fama handia baduten edo ukana duten ainitz jende ikusten ahal baita... Jende horiek ez dira berak han, jende horien itxurak dira ikusgai, ezko berezi batekin moldatu itxurak. Grévin izena dauka erakustegi horrek. 1882-an sortu zen, berriketari bat eta marrazkilari bat hitzarturik gisa hortako proiektua behar zutela gauzatu. Erakustegi hori beti aberastuz doa, fama handiko gizon eta emazteen zerrenda alde...
Egun eta bihar | 2018ko Maiatzaren 17a
President-bozen denboran hautagai zabilalarik ere Emmanuel Macron ari zen jadanik erran eta erran etxe-zerga behar zela arindu bederen, azkenean arrunt kendu ere. Etxe-zerga hori da bakoitxak bere bizitegiarentzat pagatzen duena, frangotan arras pisua kausi ditakeena. Zerga horren konduko diru gehiena herrieri joaiten da eta herriek badute preseski horren beharra beren saila plantan eremaitekotan. "Ez kexa, erran du Macron-ek, eskualde hortarik eskastuko zaioten dirua...
Egun eta bihar | 2018ko Maiatzaren 10a
Aurten, maiatzaren lehena arrunt nahasia eta minbera izan da Parisen. Bestalde berrehun bat manifestaldi izan delarik Frantzia guzian gaindi, oro har arras jendetsuak izan direnak eta tirabira handirik gabe iragan direnak. Denetan, sindikatek entzun-arazi dituzte beren aldarrikapenak. Ez denek elgarrekin haatik, bakoitxa bere alde eta bere eskualde, nahiz dei batzu zabalduak izanak denek bat egiteko gisan... Parisen da afera gaixtatu eta izan dira zalaparta...
Egun eta bihar | 2018ko Apirilaren 26a
Izaiten dira gauza batzu kasik ezin sinetsiak! Apirilaren 9-an, goizean goizik, 2.500 jandarme igorriak izan ziren Nanteseko aldean ZAD deitua duten eremurat, erran nahi baita denbora batez aireportu berri bat egin nahia zuten tokirat. Han zauden jende gehienak behar zirela beste norapait igorri! Zonbat ziren han zauden horiek? Lau ehun bat naski, gehiago edo gutixago, nola gerta, baitziren frango joan-jinka ibilki, ez beraz beti han. Eta nor ziren? Batzu aspaldian...
Egun eta bihar | 2018ko Apirilaren 19a
Nik segurik arrunt arrotza nuen izen hori.... Berd'huis da Normandiako herrixka bat. 1083 biztanle azkenik egin kondaketaren arabera. Bat-batean eta batere funtsik gabe zernahi aipaldi ukan du. Joanden ortzegunean alabainan hango eskolatik mintzatu da Emmanuel Macron presidenta frantses telebixtako lehen gatean. Oren bat baino gehiago buruz-buru Jean-Pierre Pernaut berriketari ezagutuarekin... Bainan zendako joan dira herri hortarat, biak ere kasik alde bat Parisen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016