Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Azkenean

Gobernuburuak garbiki erran du hori, jatetxeak idekitzen ahal litazkeela ekain hastean eta jendea oporretarat joaiten ahal litakeela uztail-agorriletan ehun kilometroko muga berezi hori batere kondutan hartu gabe. Tokiak oraidanik segurtatuz berdin. Jakinaren gainean tokia segurtatzean aitzinetik pagatzen dena osoki turnatua izanen dela gauzak makurrago balire uda betean. Arras berri onak dira horiek. Horrek ez du erran nahi gauzak usaiako tornurat jinen direla. Jatetxetan konpara...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Artatu behar

Azken bi hilabetetan, mediku anitzek usaian baino lan gutiago ukan dute. Jende frango, osasunaren aldetik zerbait arrangura ukanikan ere, egon baitira medikurat joan gabe koronabirus delako horren beldurrez. Dei bat zabaldua da jendea ez dadien hola egon arta eskasean. Bestalde, ja medikuan zabiltzan askorentzat, arta asko gibelatuak izanak dira, lekuka segurik, ez omen zirenak baitezpada presatuenak, bainan orain neurriak hartuak dira, hala segurtatzen dute behin, gauzak beren u...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 21a

Gogoetagarri

Lantegi anitzek ez dakite oraino beren langile guziak atxikitzen ahalko dituzten ala ez bainan bada gisa guziz arrangura pisu bat. Lantegi frangok hartzen dituzte langileak, alde bat han dituztenen aldean, hunenbeste denborarentzat, laguntzaile bezala, lana badutela ikusiz. Iduriz anitzek, ez jakinean xuxen zeri buruz doatzin, ez dute gehiago holako laguntzailerik hartuko, edo biziki gutiago. Ondorioz, lehen ikerketa baten arabera, Frantzian gaindi hiru ehun mila balitazke, gizon ...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 14a

Hiru aste

Zortzi asteren buruan, konfinatzea arintzen hasi da. Beharbada sobera batzuen gustuko eta orobat ez aski beste askok diotenaz. Dena den, hiru aste barne, ekainaren 2an, ikusi behar omen gauzak nola itzulikatzen diren. Hein bat xintxoki ibiltzen bagira arintze gehiago behar ginuke heldu den hilabete hortan. Ez bagira aski xintxoak aldiz beste konfinatze bat jasan beharko dugu eta hura beltza litake, biziki beltza! Edouard Philippe gobernuburua eta berekin zituen sei ministro mintza...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 14a

Eta herriko bozak?

Badira naski oraino uste dutenak herriko bozen bigarren itzulia ekainean egiten ahal litakeela. Itxuren arabera udazkena beharko da haatik igurikatu. Iraileko azken igandean eta urriko lehenean izaiten ahal litazke orobat. Zeren eta bozak hola gibelatzekotan joan den martxoko lehen itzulia ezabatu beharko baita, sobera denbora joanik bi itzulien artean, hiru hilabete baino gehiago alabainan. Aldiz, afera guzia martxoan trenkatua izan den herrietan, orduan hautetsi kontseilua kargu...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 07a

Luze joanen da!

Berriz ere koronabirus nardagarri hortaz behar gira arizan! Ez bide da haratik ez hunatik, afera horrek ikaragarriko soka luzea ukanen du oraino. Ez duteno kausitzen txerto on bat zinez fidagarri bainan hori den hoberenetik ez da egunetik biharamunerat egiten ahal den gauza bat! Beharko da gutienez zonbait hilabete igurikatu, hain segur urte bat edo gehiago ere berdin. Ingeles etxe batek erakusterat eman badu ere heldu den iraileko zerbait izaiten ahal litakeela. Itxura guzien arab...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016