Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 09a
Asteburu berean, horra Miarritzen Lurrama sail berezia, gaitzeko laborari etxaldea espresuki muntaturik, zinez biziki ederki eta kartsuki! Zernahi hitzordu hiru egunez segidan. Feria gaitza, zernahi gauza on salgai, jateko eta edateko besteak beste. Egitarau arraroa, hitzaldi, ariketa, elkarrizketa eta erakusketa, laborantza mundua hobekiezagutarazi nahiz. Nehor ahantzi gabe nihundik ahalaz, bakoitxak bere gustukoa kausitzeko menturan. Anitz eta anitz gogoetaren pazka! Asteburu alegera eta ka...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Gutien ustean, nornahik baliatzen ditu legezko zerbitzu asko, hartaz edo huntaz argitasun frango emaiten dutenak. Bulta huntan, badira haatik zerratuak edo zerratzeko heinean. Jendea deika arizanik ere, frangok ez dute ihardesten. Edo luzara baizik ez bakarrik. Lotsagarri ere baita azkenean! Nun nola kausi aterabide manerako bat?
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Berrikitan egin den ikerketa batek berriz ere deblauki salatzen du hori, anitz gaztek, ezinbestean bada ezinbestean, arazoak badituztela hor gaindi, beren ikasketak ezin paga ez baldin badira berak nunbait lanean ari, hilabetean honenbeste denbora segurik. Batzuk beren etxekoen laguntza zerbait ukanikan ere. Laguntza baliosa bistan da bainan ardura eskasegia. Hori oraino gehiago sendi etxebizitza-arranda bat badelarik bestalde pagatzeko.
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Urte guziz bezala, eta beti sasoin berean, deia zabaldua da griparen kontrako xertoa hor dela eta hartu behar dela beraz. Deia jende xaharrentzat bereziki, bainan ere osasun arazo zerbait baduten guzientzat. Ez dela baitezpada presa gaixtorik bainan ernatzea hobe halere, ez dute besterik erraiten hor gaindi. Gripa ez da beti berdin bortitza izaiten, aurtengoa ezin erran oraino nolakoa ukanen dugun, bainan xertoa lehen bai lehen segurtatuz ez omen da abantailak baizik! Mediku eta erizain gehie...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Iragan uda hortan hoinbeste bortizkeria izanik, eta ondorioz hoinbeste kalte, gauzak haxean ezartzeko bada zernahi gastu. Jadanik hitzemanen gainerat, Elisabeth Borne gobernuburuak ehun milioi euro gehiago hitzeman ditu, hitzemaite bat denek untsa hartu dutena bistan dena, gehiago ere gogotik hartuko baitzuten. Beroan bero, gobernuburuak hitzeman du ere kasu egile gehiago ezarriko dela usu minbera izaiten diren toki askotan. Badela segur holako zerbaiten beharra eta ez segur ...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Gero eta izurde gehiago hurbiltzen dela itsas-hegiraino arazo pisuak badira arrantzale frangorekin. Izurde anitzek kalte handiak jasan behar-eta. Hilak eta kolpatuak izaiten dira zernahi. Gobernuaren manuz hilabete batez segurik, arrantza untzi gehienak hein bat urrun beharko dira egon, salbu gisa hartako muntadura bereziak badituztenak. Muntadura horiek iziarazten dituzte izurdeak eta eskapatzen dira. Erabaki horrengatik, badira haatik eztabaida gaitzak, delako neurriak batzuen gustuko xorro...
Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016