Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Ezin onetsia

Noiznahi eta nunahi badira gertakari hitsak, batzuetan hitsak baino hitsagoak. Horietarik batto da joan den egunean Drôme eskualdean izan den hori. Dantzaldi bat bururatzean, gauaz gau, goizeko biak irian, mutiko gazte multxo bat, nunbaitik bat batean etorria, dena mehatxu eta bortizkeria itsuski mendekatu zaiote han beren gustura zauden batzueri, tirahala ganibet ukaldika, 16 urteko ikasle bat kolpez hil baitute eta beste zonbait kolpatu, hiru segurik arras handizki. Oinezko manifestaldi...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Gérard Collomb

Joan den larunbatean, 76 urtetan pausatu da Gérard Collomb, hogoi bat urtez Lyon hiriko auzapez egona. Luzaz sozialista izana, duela sei urte azkarki berotua Emmanuel Macron nahiago zuela sustengatu. Gobernuan ere sartua barne-ministro. Bi gizonen arteko harremanak frango laster hoztuak haatik. Jaz berriz berotuak hein batean segurik.

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Joko hitsak

Gure departamenduan berean, gainerat egun berean, bigarren mailako hameka ikastegietan ardurenik, dei bat ukan dute telefonoz, erraiten ziotena lehergailu bat bazela han nunbait pausatua eta lekuak hustu behar zituztela beraz lehenbailehen. Zer gerta ere, denak kanporatu dira segidan. Bestalde ere, asko tokitan izan dira gisa bereko dei ergelak! Zer nola egin azkenean holako gaitz bitxi eta zozo baten kontra? Zoin dira bestenaz hola ari diren horien egiazko xedeak? Denen nardagarri izaitea,...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Plastika hori

Anitz tokitan, gero eta plastika gutiago baliatzen da, debekatua ere delakoz funtsean. Salbu haatik asko botoilarentzat. Sail hortan, gauzak ez dira orainokoan hainbeste aldatu. Dena den, kanpaina handi bat bultzatzen ari dute, ez dela hola segitzen ahal, ez segurik hola segitu behar. Etxe handi zonbait sustatzaile, jendea heien etsenpluari jarraikiko dela aiseago. Untsalaz, kanpaina horrek zonbait aste bederen behar luke herriz herri segitu, gisa hortako deia zabaldua izanki bazter...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a

Galde gehiago

Hazkurri Bankuek egin dute bizpahiru egunez segidan beren aurtengo bilketa handia. Denetan anitz elkartasun urrats izan da segur, suharki eginak ez da dudarik, bainan usaian baino aise galde gehiago ere bada eskualde guzietan, aise gehiago, askitto gogoetagarri baita hori ere. Bainan ez baitezpada harrigarri. Ardura kantu bera entzuten baita, Hots, oro har, emaitzak ez direla araberan emendatu. Ez eta hain aise emendatzen ahal naski!

...

Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a

Goiti ari

Lan-eskasa, bulta huntan doi bat ttipituz zoana, berriz goititzen ari da guti aski, untsa gogoetagarri baita. Nahiz %7ren hozka hori ez duen halere gainditzen. Batzueri iduritzen heintsu hortan egoitea ez dela hain gaizki, beste frangok diotelarik luzara segurik hori ez dela batere seinale ona izaiten ahal.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016