Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a
Duela bost urteko bat, anitz aipatu ziren bizkarreko horiak soinean zabiltzan heiek, nunahi eta noiznahi ikusten ere baitziren. Nor ziren eta zeri buruz hola plantatuak, ikerketa asko egundainokotan martxan dira, badela sail hortan oraino ere zer ikusi eta zer ikasi. Hiri handi askotan bereziki, hala iduri du behin. Geroari buruz zer pentsa eta beste, gisa bereko sukarra berriz jauzten ahal ote litakeen.Noiz, nun eta nola denen buru. Gogoeta anitz eta anitzen pazka baditake hor nunbait. Nork...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a
Euri anitz egin duela azken bizpahiru astetan, lekuka alimaleko euritea funtsean, aspaldian ikusi ez zen bezalakoa, Frantzia iparraldean konparazione, urak ateratuak izigarriko eremuak hartuz, ondorioz makur frango eta frango, zauri handi-handiak nahitez, aspaldian ez baitzen holakorik jasana.Hoinbeste kalte beraz eta laguntza berezi batzuen menturan galde anitz helaraziak gobernuari. Horiek hola haatik, lurpez diren urtegi baliosak ez dira halere denetan aski azkartuak, bada nahitez oraino...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a
Eric Dupond-Moretti justizia ministroa zigortua izanen ote da? Hilabete hunen 29an jakin beharra da epaileen erabakia. Goizeko 11tan omen. Anartean, bera beti solas beretan dago, deus makurrik ez duela egin. Beste frango ez batere ados, huts handiak badituela-etabizkarrean, huts bat gehiago ministro kargua aitzina atxiki duelakoz auziperatua zen egunetan. Ikusi behar istorio nahasi eta korapilatsu horrek nolako segida ukanen duen. Eta norbait ez denez gero deika ariko, afera...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 23a
Urteburuko bestak gogoan beti bezala, anitz tokitan hasiak dira bazterren apaintzen. Usaian bezanbat ala gutixago orobat? Frango ikusmolde desberdinak entzuten ditugu. Batzuk daukate betiko edo aspaldiko usaiak behar direla beti berdin atxiki, ez delafuntsezko arrazoirik deusen kanbiatzeko. Beste frango arras gogoetatuak, aroa aldatu dela eta kasik egun guziz aitzina kanbiatzen ari. Egokiago litakeela oro har denetan ere aise sos gutiago xahutzen balitz apainketa horientzat, ez dela...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a
Nork erranen zuen bestenaz hori ere behar ginuela ikusi? Justiziaren ministroa, Eric Dupond-Moretti, auziperatua Parisen. Bera abokat-lanetan ari zen urte heietan, lege-gizon ezagutu zonbaitekin samurtua egonik, gaitzeko saltsa nahasian sartua zela-eta. Berak haatik beti ukatu du hori. Alde bat xuxen ibilia dela, arrunt xuxen, urrats guziak legez-lege eginez. Orain ere beti hitz ber-beretan dago. Gainerat eztabaidak badira auziperatua izanikan ere nola segitzen duen...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 16a
Auziperatua ere, politikari parrasta batekin batean, François Bayrou ministro ohia, bestalde Paueko auzapez dena. Diotenaz, denbora batez hautetsi batzuen laguntzaile ziren askori eginaraziz lan frango untsalaz ez zirenak heiek egitekoak. Egia erran, anitzen gustuko segurik, usaia zen hola hartua, joko hori haizu balitz bezala, eta geroztik dira gauzak kanbiatu. Dena den, joan den egunean, zazpi oren segidan atxikia izan da jujeen aitzinean, ez baita holakorik ere egun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016