Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a
Aspaldixkoan, gehiago haatik azken aste hauetan, jendea, nornahi izan, uraz mintzo da. Urarekin baita alabainan arrangura frango, gero eta pisuagoak itxura guzien arabera! Anitz tokitan ura eskastua ukana dute, gaitzeko idorte handiak izanik, lekuka oraino ere eskas izanki. Eskualde guzietan, deiak zabalduak daude beraz urari biziki kasu eginez behar dugula denek arizan. Badira ur anitz behar dutenak bainan horiek ere beren heinean eta beren moldean kasu egite horri jarri behar...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a
Hauxe da saltsa mintua hau ere! Frantzia guzian gaindi, hogoi bat aireportutan, norbaitek deitu ditu alegia eta deusez erraiteko lehergailu ba bazela pausatua eta jende guziek lekuak huts zitzaten lehen bai lehen! Eta, zer gerta ere, aireportuak hustu dira! Zer egin behar da holakoetan?
...Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 19a
Gertakari izigarriak izan dira Ekialde-Hurbilean eta bereziki Palestinan. Hamas delako sasi-talde guziz atrebitua bortizki eta itsuski mendekatu zaio, kasik bat-batean, israeldar andana bati! Ondorioz, eta tipustapez, zernahi hil, kolpatu bai eta bahitu! Horien artean haur eta emazte frango! Errefera berdin bortitza izan da, gisa berean gaitzeko makurrak beraz Gaza lurraldean. Horiek oro herraz eta mendekio hutsez! Bazter guzietan aipagai eta nola ez Frantzian gaindi, holakoetan alimaleko...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 19a
Eskuin eta ezkerreko alderdiburu askorekin solasean egonik eta heiekin bazkaldurik, Emmanuel Macron lehendakaria mintzatu da Ekialde-Hurbileko gertakari hits horietaz. Hitzaldi laburra eta kartsua. Holako kasu arraro batean egin behar den gisakoa.
Lañoki bainan azkarki salatu du bortizkeria. Laudatu ditu bakearen aldeko urratsak. Denak deitu ahal bezen lasai ibiltzera. Palestinarrak alde batetik, Israel ere bestetik, ez dadien hola eta hola mendeka palestinar guzieri,...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 19a
Guziz hunkigarriak dira anitz eta anitz tokitan, hirian ala baserrian, bularretako minbiziaren kontra muntatzen diren elgarretaratze eta ibilaldiak. Badu urteak sasoin huntan egiten direla, bistan da urte guzian ere bazterrak behar litazkeela gisa hortan harrotu. Holako gaitzak makur handiak egiten ditu gutien ustean, joiten alabainan zernahi emazte, horien artean asko eta asko oraino arras gazteak. Erne ibiliz izaiten dira aitzinamendu baliosak, gaitzari aski goiz ohartzearekin aiseago...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 19a
Beste bat, beste itsuskeria handi bat, itsuskeriak merke baitira gaurko egunean! Arras hiriko ikastegi batean, han berean ikasle egona zen mutiko gazte bat, islamista hutsa, bat batean ganibet ukaldika plantatu zaiote erakasle zonbaiti. Bat hil du eta beste bi kolpatu! Lekukoak, bazen multxo bat, arrunt harrituak eta izituak bistan da! Holako izigarrikeriak ezin aski gaitzesgarriak daude, nunahi gerta diten!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016