Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a

Hauteskundeak

Igandean, bozak ziren berrehun bat zenatur edo senatore aulkirentzat. Oro har, ez dute gauza handirik kanbiatu. Eskuindarrak aitzina nagusi erdiko beren lagunekin. Bi oharpen eginen ditugu. Orotarat, 79.000 boz-emaile, frangok "handi" deitzen dituztenak, batere jakin gabe zer duten hain handirik! Bada hor zerbait ez dena batere egokia. Hain boz-emaile gutik holako boterea ba beren esku! Hauxe da bitxikeria hori ere! Bestalde, denak bildu behar beren departamenduko hiriburuan, gauza bat...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Harrigarria


Zinez harrigarria izan da Bordeleko jatetxe batean gertatu den hori. Nola dozena bat presuna handizki eritu diren xardina andeatuak janik. 32 urteko emazte bat hil ere baita aski gaizkitua izanik. Beste bospasei lagun, azkarki joak, ospitalean izanki, arta handi beharretan. Nundik jinak ote xardina horiek eta nola andeatuak, jatetxearen jabeak berak ezarririk kontserbutan. Bada arrangura anitz eta anitz. Istorio horrek ukaiten du alabainan zernahi aipaldi bazter guzietan. Denek...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Marseillan


Marseillak ukaiten du noiznahi zernahi aipaldi gertakari hits askorengatik. Gutien ustean baitira tirahala elgarri tiroka plantatzen direnak. Ondorioz, hilak ere ba. Artetan berri hobeak ere ba halere Konparazione, futbolariek zerbait balentria egiten dutelarik. Eta hilabete huntan arrazoin berezi batengatik. Aita Saindua bera jitekoa baitzaiote bisitaz eta karia hortara gaitzeko ospakizunak izanen baitira, ezinago kartsu eta jendetsu itxura guzien arabera. Bereziki meza emanen...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Elkartasunez


Zonbait egun barne, izan dira hor gaindi alimaleko makurrak. Ikaragarriko lur-ikara Maroko herrialdean. Herri asko itsuski fundituak. Marrakech hiria besteak beste. Eurite izigarria Grezian, gaitzeko eremuak urek estaliak. Gauza bera Libian. Hil eta kolpatu frango, desagertuak direnak bestalde. Hango bereko jendeek ere elgar lagundu dute ahal bezenbat. Frantzia guzian ere deiak zabaldu dira kalteak jasan dituztenen laguntzeko. Dirua bilduz, edo(ta) gauzak, jateko, edateko eta...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 21a

Eskuinburukoekin


Iragan asteburuan, eskuinburuko alderdi ezagutuenak bere biltzar nagusia egin du Beaucaire hirian, aspaldian erro azkarrak dituen eskualdean, Marine Le Pen denen aitzinean. Alderdia beti azkartuz doala, aski gora entzunarazi dute kantu hori, Europa-mailako bozak gogoan. Bainan ere, gehiagoberdin, ezin ditake hori aise ukatu, 2027an izanen direnak. Nahi dituzte arte huntan bazterrak azkarki inarrosi. Kide gehiago bildu zernahi gisaz eta beti kar berarekin, beti...

Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a

Aitzina!

Bero handiek, erraiten ahal da biziki handiek, aitzina segitu dute, untsa gogoetagarri baita! Lekuka 37 graduko ozka gainditua izan da irailean polliki sartuak girelarik! Noiz ikusi dira gure artean holako beroak? Eta hain berant gainerat! Lotsatzekoa ere bazen. Aste huntan haatik eguraldi eztixagoa behar ginuke, hala diote segurik hortakoak direnek. Arrangura frango eta frango badelarik oraino bazter guzietan. Geroari buruz oraino gehiago orobat. Hauxe besteak beste, elur-tokiak zer...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016