Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Untsalaz, lege nagusia gisa hortara kanbiatua izanik ez hain aspaldi, bi aldiz lehendakari hautetsia izana den norbait ez da segidan segurik hirugarren aldi bat hautetsia izaiten ahal. Hasteko, ez baita ere hautagai agertzen ahal. Joan den egunean, bestalde aipatua dugun bilkura luze hortan, Macronek, bixi bixia gainerat, errana du hori ez zaiola batere xuxen eta muga hori hausten balitz aise hobeki litakeela. Bainan hola eta hola hausten ahal ote da? Lege-nagusia behar litake berriz aldatu,...
Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a
Hilabete huntako solasgai nagusia, den gutieneko duda mikorik gabe eta bazter guzietan, bi astez segurik jasan dugun beroaldi izigarria! Aspaldian ez zen holakorik izana eta frangok diote behin ere ez dutela holakorik ezagutu! Bestenaz ere hoin luzaz! Eskualde askotan gure huntan baino bortitzagoak izan diren egunak. 40 graduko ozka ere airez-aire gaindituz, hala nola Frantzia behere hortan, Lyoneko aldean bereziki, bai eta, gutarik hurbilago, Tolosan eta hor gaindi! Jende frangok ederrak...
Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a
Agorrilean, anitz jende oporretan izaiten da. Frango bizpahiru astez segidan. Betiko usaia da hori. Gobernua ere pausatzen da bainan ardura kantu bera errepikatuz, urte guziz aditzen dena, oporraldi denboran ere ministroak lana gogoan daudela, alde bat ba nun zeregin, bestenaz ere hoinbeste beharrordu badelarik nunahi eta gutien ustean. Aurten, gero eta bortizkeria gehiago, bereziki Parisen eta Marseilla bezalako toki askotan. Gertakari harrigarriak zinez, hala nola Nîmes hirian izan den...
Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a
Irailean, solasgai handienetarik izanen dira zenaturren berritzeko bozak. Ez denetan bainan anitz tokitan. Macrontiar eta eskuindar erne dabiltza, hala iduri du segurik. Eskuinburukoek ere boz parrasta bat irabazi nahi. Ezkerraldean dituzte arrangura handiak. Ez ageri Nupes elkargo berezia nola apailatuko den eta denen buru nola helduko den. Ez dira batere ados elgarren artean. Duela zonbait aste jadanik erraiten zen bezala, aulki andana baten galtzeko irrisku handian daude departamendu...
Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 31a
"Berdeen" alderdi ezagutuenak bere biltzar nagusia egin du Le Havre hirian. "Berde" horiek ere lanak badituzte elgarren artean ezin akomeatuz. Ez beti ados zeri behar zaion eman lehentasuna. Ez eta nola. Hala nola Pierre Hurmic Bordeleko auzapez "berdea" ez den batere agertu biltzar hortara, estakuru gisa emanez, frango polliki, Bordelen berean bazuela segur eta baduela beti, beste egitekorik, ezin denetan izan denbora berean! "Berde" horien artean orain arte ere izana da tirabira frango,...
Egun eta bihar | 2023ko Agorrilaren 03a
Emmanuel Macron lehendakaria Parisetik urrun zen joan den egunean. Biziki urrun, munduaren beste puntan alabainan. Bainan Frantzian halere. Kaledonia-Berrian baitzen eta eskualde hori frantses ekarria baita orainokoan, nahiz hango jende frangok beregaintasuna duten aldarrikatzen. Handik nunbaitik larderiatu ditu azken aste horietan bortizkeria anitz egin dutenak Frantziako asko hiritan. Harritua gaizkigile gehienak kasik haurrak zirela, nerabe hutsak gisa guziz, anitzek doi-doia 14 edo 15...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016