Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a
Gauza hitsena orobat larunbat arratsean gertatu den hori Parise aldeko HaÀƒ'¿ les Roses hirian.
Gazte multxo bat itsuski mendekaturik herriko auzapezari, haren familiari, etxeari eta autoari. Hautetsiaren emaztea eta haurrak kolpatzeraino! Salbaikeria ikaragarria zinez, azkarki salatua izan dena!
...Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 06a
Landesetako Mimizan herriak daukan kasinoan, joan den martxoan, gaitzeko ohointza izana zen. Ehun mila euro baino gehixago nolazpait faltatuak. Hobenduna laster atxilotua. Bere laneko segida han berean zuen mutiko gazte bat. Joan den egunean epaitua izan da. Bildu du hiru urteren presondegia. Urte batentzat barka, beste biak itzalean egon behar. Hamar mila euro pagatu behar isun bezala eta ez gehiago haizu Frantziako edozoin kasinotan zangorik sartzera.
...Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 29a
CFDT sindikatu ezagutuak, beste bihi batek baino kide gehiago baduenak -orotara sei ehun milaz goiti-zuzendari berria hautetsi du, CGT delakoak bezala, aldi huntan emazte bat du hautatu, Marylise Léon. Jadanik erro handiak eginak dituen militante guziz kartsua. 46 urte ditu. Le Mans hirian sortua da bainan aitamak bretoiak, biak Finistère departamendukoak. Bozkatu delarik zuzendari karguarentzat, boz guziak beregana bildu ditu eta...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 29a
Heldu den urtean, Olinpiar-Joko lehiaketa famatuak Parisen hasi aitzin, gaitzeko su ederra, zoin-gehiagoka horien ezagungarri nolazpait, ibiliko da herriz-herri bi hilabetez segidan edo xuxenago erraiteko 68 egunez. Joan den egunean, jakinarazia izan da noiz nundik iraganen den. Alimaleko itzulia egitekoa du gisa guziz! Zure herritik jin dadien behar duzu haatik pagatu eta frango dirualde pizkorra galdetzen dute. Agertzen dira ikusmolde desberdinak. Badira pagatze horren alde, alde batetik...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 29a
Egun hauetan, Olinpiar-Joko horiek baino gehiago aipu da haatik txirrindularien Frantziako itzulia. Aurten bestenaz ere gastatuak gira eskualde hortarik. Bilbotik abiatzen da alabainan eta hiru egunez segidan Euskal-Herrian gaindi ibiliko da. Astelehenean heltzeko Baionara. Egun hortan, txirrindulari horien pasabidea zerratua izanen da. Beste bide askotan ere ez da aise ibiltzen ahalko. Holako neurriak hartuak baitira ez da segur harritzeko, gisa hortako mugimendua izaiten baita. Horiek...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 29a
Eztabaida bat berriz piztu da, kasik batere funtsik gabe, aspaldian ere aipu dena han-hemenka segurik! Su pizle aldi huntan, Edouard Philippe gobernuburu ohia. Arras berotua, ez dela hola segitzen ahal! Gaia hauxe da, ikastegietan udako oporraldiak behar litazkeela laburtu. Nahiz herrialde zonbaitetan, hala nola Italian eta Espainian, oraino luzeagoak ere diren. Baizik-eta udan bero handiak badirela noiznahi eta ez hain aro beraz eskolan egoiteko. Uda guziko oporraldiak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016