Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Azkenean!

Jaz, Arleseko presondegian, Yvan Colonna, fama handiko korsikar abertzalea, gorputz ariketa batzuen egiten ari zelarik, beste presoner batek itsuski jo zuen, laster hil ere baitzen hartu kolpe tzarren ondorioz. Nola gertatu zen hori, untsalaz alde bat azkarki zaindua zen toki batean, ikerketa berezi bat manatua izan zen. Emaitzak oraintxe agertu dira. Argi eta garbi erakusten dute gauza frango ez zirela batere eginak izan legez-lege eta behar bezala. Presondegiko aitzindari...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a

Auziperatua

Olivier Dessopt lanaren ministroa bera ere lanetan da. Auziperatua izanik, baizik-eta bera ez zelarik oraino gobernuan, bainan Anonnay hiriko auzapez, tratu oker bat egin zuela legez lege ez dena untsalaz egiten ahal. Joan den egunean jakin da auzia heldu den azaroan eginen dela Parisen eta oraiko ustez hiru egun iraunen duela. Berak dio haatik deus makurrik ez duela egin eta burua gora joanen dela auzitegira. Askok daukate aldiz untsalaz eta batere xintxoa...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Mendekoste

Mendekosteko asteburu luzea iragan da frango polliki. Luzea izan dela diogu astelehena ere igande baten parekoa izan delakoz. Ez denentzat haatik, astelehen hori elkartasun-eguna baita bestalde, duela hogoi bat urte hartu erabakia berme. Salbu hara, elkartasun urrats horrentzat beste egun bat berexten ahal da eta anitzek hala egiten dute, Mendekoste biharamunean lanean arizan gabe. Dena den, asteburu hortan ikusi da jendeak nahi duela etxetik atera. Kasik denetan, mundu bat ibili daberaz jo...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Peningarri!

Berriz ere gertakari bat ezinago hitsa! Reims hiriko ospitalean, gizon bat, arrazoinik batere gabe barnez-barne ibilki zena, bat-batean puñal ukaldika mendekatu zaizkio bi emazteri, bat 37 urteko erizaina, bestea idazkari lanetan ari han berean. Biharamunean, erizaina, bi haurren ama, pausatu da hartu kolpe bortitzen ondorioz. Berriak harritu ditu bazter guziak, bai artategi hartan bixtan da, bai eta erraiten ahal da Frantzia guzian!

Gaixtagina laster arrastatua izan da. 59 urteko...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Gaitzeko istripua

Bideko errekontru bat, zinez ikaragarria, gertatu da Frantzia iparraldeko Roubaix hirian. Kontrako bidetik aise zalutasun handiegian heldu zen auto batek jo du polizia bat. Bigarren auto huntan baziren lau lagun, hiru poliziakide, bi gizon eta emazte bat, hiruak hogoita-zonbait urtekoak, eta neska gazte bat, ospitalera segitzen ari zutena. Poliziako hiruak han berean gorputz gelditu dira. Bigarren autoan bi lagun. Laster jakin da autozaina, bera ere arrunt gaztea, mozkorra zela eta drogatua,...

Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 01a

Mailegu bat

Bat-batean berriz ere azkarki aipu da Marine Le Pen eskuinburuko politikariak duela bederatzi urte egin zuen diru mailegu berezia. Bederatzi miliar euro ardietsi zituen alabainan errusiar banku batenganik, bazuela holako baten beharra Frantziako hauteskundeak gogoan. Berriz aipu da hori hoinbeste denboraren buruan, zeren-eta frantses legebiltzarreko batzorde batek gisa hortako ikerketa akuilatzen ari baitu. Joan den egunean preseski berak behar ukan du agertu batzorde horren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016