Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 18a

Ingurumenaz

Noiznahi eta nunahi, jendea aspaldixkoan mintzo da ingurumenaz, denak ari erran eta erran

ahal bezain garbi eta sano behar dela begiratu. Denen buru, zertan gira egiazki? Konparazione, zertan dugu zinez Macron lehendakaria? Biziki prediku ederrak baditu eginak ingurumenaren alderateko axola handiena agertuz. Beste orduz ere azpimarratua dugu hori, batzuetan "berdeak" baino berdeago iduri duela, nehor ez berdeago izaiten ahal! Bizkitartean, bada hor gaindi beste ikusmolderik ere!...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 18a

Noiz arte?

Beste gertakari bat, hau ere untsa gogoetagarria! Marseillan, berriz ere tiroka arizan dira droga saltzaile atrebitu asko nagusi handi dabiltzan auzoalde batean. Noiznahi nornahiri mendekatzen dira! Joan den egunean, auto batean hurbildu bi gizonek tiroz hil dute berrogoi bat urteko ama familiakoa, auto batean jarria, bere gustura solasean ari zena bere alaba batekin. Urtatsez geroz hogoi bat lagunek beren bizia gisa berean galdua dute hor nunbait. Jendeak izituak daude, izituak eta...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a

Beste bat

Zoin soka luzea duen zinez erretreta-solas piztu afera nahasi eta korapilotsu horrek! Egia erran, baginakien holako zerbait gertatuko zela hain segur bainan oraino ez dakigu noiz arte iraunen duen saltsa mintu horrek! Lege berria hor da bainan denen buru zeri buruz ari gira azkenean? Gobernuak dio irailean lege berriaren bidetik segitzen ahalko dela. Hori hola egiten ahalko dea egiazki? Hainbestenarekin, Pariseko legezain handiek bigarren aldikoz baztertua dute bozkatze handi baten...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a

Denak txirrindulari!

Gobernua arras berotua dabila zernahi sail berezi akuilatu beharrez! Joan den egunean, gobernuburuak jakinarazi du zonbait urte barne nahi duela gaitzeko indarra sustatu anitz jendek bizikleta baliatzeko beren harat-hunatentzat. Osagarriarentzat biziki on dela, ingurumenarentzat ere ba! Eta haurrak bereziki ahal bezain goizik ohar diten txirrindulaz ibiltzeari. Bi miliar euro gostako den indarra! Guziz beharrezkoa hor gaindi diotenaz.

...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a

Bernard Lapasset

Joan den egunean pausatu da 75 urtetan, lau urte eri egonik, Bernard Lapasset luzaz eta luzaz biziki ezagutua izana eta ausart ibilia errugbiaren mundu berezi hortan. Bera jokolari hauta, hamazazpi urte egona Frantziako errugbilari federakundearen buru-lehen eta gero beste zortzi urte nazioarteko federakunde bereziaren buruzagi handi. Gisa hortan, errugbia gero eta gehiago sustatzeagatik anitz eta anitz bermatua. Beti berdin kartsu, artetan larderia handixegia ere agertuz...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a

Berri on bat

Dassault hegazkin muntatzaile etxe famatuak gero eta lan gehiago badu eta hori berri ona da! Aurten, orotara mila langile gehiago behar luke beraz hartu bere lantegietan eta horietarik andana bat pollita Miarritzekoan.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016