Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Gero eta gehiago badira ehun urtetara heltzen direnak. Aise gutiago haatik 110 urteren ozka gainditzen dutenak. Batto bada haatik, eta euskalduna, Bokaleko xahar-etxean, Augusta Oteiza, 111 urte ospatu baititu joan den egunean. Akitania-Berria deitzen den lurralde guziko xaharren-xaharrena. Bera Landesetan sortua, Cauneille herrian, sei haurren ama, seme bat Tarnosen bizi eta herriko kontseiluan barne axudant karguarekin. 111 urte horien karietara, entzun dira kantuak trenpu...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 11a
Astelehenean ospatu da maiatzaren 8a, 40ko gerla gogoan usaian bezala. Pariseko ospakizunetan parte harturik, Emmanuel Macron lehendakaria izan da gero Lyon hirian, omenaldi berezi bat eskainia izan baitzaio Jean Moulin alemanen kontrako ihardukitzaile guziz famatua izan zen aitzindariari. Ospakizun hunkigarriak oro har. Lekuka arrangura zonbait halere, jende askok erranez kargudunetarik sobera urrun atxikiak izan direla. Lyonen manifestaldi bat Macronen...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
Frantziaren historia luzean, kenka bat izan zen Ehun-Egunak deitu zutena. Hori 1815ean, Bordaxuri hazpandar laboraria preso altxatua izan zen urte berean. Napoleon lehena, Italiako ugarte batetara haizatua izanik, berriz jin baitzen Frantziara eta berriz plantatu enperadore. Bainan bakarrik ehun egunentzat, kargua berriz galdu arte. Eta horra nun aurten ere aipu diren Ehun-Egunak, aldi huntan Emmanuel Macron lehendakariaren...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
Maiatzean gira. Astelehenean sartuak. Maiatz-lore anitz eskaini da bazter guzietan. Jaz baino karioxago pagatuz. Zernahi manifestaldi izan da, hiru ehun bat orotara, erretreta-solas martxan ezarri lege berria gogoan, lege horren salatzea gatik hain xuxen. Oro har, manifestaldi jendetsuak, nahiz neke den jakitea jendearen parte hartzea zonbatekoa izan den, beti bezala arrunt xifre desberdinak agertu baitira. Bi milioiez goiti sindikatuen arabera. Zortziehun mila gobernuari fidatzen ahal bada!...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
François Léotard ministro ohia zendu da 81 urtetan. Bulta huntan osagarriak ez zuen laguntzen.
Luzaz politikari ezagutua izana. Bera Cannes hirian sortua. Hogoi urtez Fréjus hiriko auzapez egona. Deputatu ere izana Var departamenduan. Kulturaren ministro Chirac zelarik gobernuburu eta Mitterrand ginuelarik lehendakari. Defentsa ministro geroxago Edouard Balladur gobernuaren buru jarri zenean. Hedadura handiko...
Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
Medikuek aspaldian galdetzen dute kontsulta sarien emendatzea eta nihundik ahalaz polliki emendatzea! Joan den egunean jakin da emendatzea izanen dela bainan arras xuhurra, aldian euro bat eta erdikoa. Oraiko ustez 25 euro pagatzeko partez 26 euro eta erdi utzi beharko beraz. Mediku anitz kexu, hori dela jendeaz trufatzea, gutien gutienez 30 eurokoa egoki litakeela. Mediku elkarte batzuk aise gehiago ere galdetzen dute haatik.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016