Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Bezperan, joan den ortzegunean beraz, Frantzia guzian gaindi, berriz ere zernahi manifestaldi izana zen erretreta lege berriaren kontra. Orotara berrehunez goiti. Hamabigarren aldia hiru hilabete barne. Kasik denetan haatik, jendearen parte hartze xuhurrago batekin. Egia erran, hiri anitzetan eguraldia ere gisa hartakoa zen, biziki hitsa. Bestalde jende frangoren arrangura, ez sosik sobera galdu nahi greba eginez, jadanik ere badutela tira hala korda. Jende gutiago beraz bainan parte hartu...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Parisen pausatu da 87 urtetan Jacques Gaillot apezpikua, denbora batez biziki aipatua izana. Saint-Dizier hirian sortua, Haute-Marne departamenduan, arno saltzaile familia batean. Evreux hiriko apezpiku izendatua 1982an, kargu hortarik baztertua hamahiru urteren buruan, ohorezko apezpiku segituz halere bainan diozesarik egiazki ukan gabe bere gain, salbu Afrikako bat aspaldian desagertua dena. Eztabaida anitz ukanak Aita Sainduarekin ez beti ados izanez, Erromak onartzen ez...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 20a
Duela bi urte muntatua izan zen nazioarteko auto-egile etxe handi-handi bat, Stellantis deitu zutena, nolazpait elgarretaratuz Peugeot, Citroen, Fiat eta Chrysler! Joan den egunean jakin da Stellantis hori kudeatzen dutenek ikaragarriko irabaziak hunkitzen dituztela. Carlos Tavares burulehena urtean 23 milioi euroren altxatzeko heinean izanki! Xifre harrigarriak eta zinez burtxoragarriak! Holakorik ez litake haizu behar ere!
...Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Elisabeth Borne gobernuburua hasi da solas eta solas langile sindikatuen buruzagi zonbaitekin bai eta alderdiburu diren batzuekin. Lehen bilkuraz egin ditakea espantu handirik? Bizpahiru ministro arizan dira erran eta erran lasaiki joan dela, giro on batean gisa guziz. Gobernuburuak bere aitzinean zituenak ez haatik hain bero! Bilkurak ez duela oren bat baizik iraun, hoinbeste aldiz azpimarratua-eta zernahi gauza bazutela elgarri erraiteko! Eta denen buru deus ondorio...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Emmanuel Macron lehendakariak garbiki erran du hauxe joan den egunean, Frantziaren armada ahuldua dela, herrialde zonbaitek dutenaren aldean! Beste hats bat behar zaiola eman eta denborarik sobera galdu gabe. Zazpi urte barne nahi luke beraz armada dena berritu, muntadura egokiagoak ukan ditzan gostaia gosta! Jadanik finkatua muntadura horien zerrenda luzea eta pisua, biziki pisua, ikusiz nolako behar-orduak izan ditazkeen ondoko egunetan! Konduak ere eginak eta gisa hortan...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 13a
Badu zonbait urte, udan eta uda hurbiltzearekin, gero eta arrangura gehiago badela "tigreak" deitzen dituzten xixtuli horiekin. Gero eta gehiago badelako, gero eta ausartago direnak. Pariseko ikerle batzuk berriz ere dei samina zabaldu dute, aurten aitzineko urtetan baino irrisku gehiago ere izan ditakeela, aise eri gehiago ere beraz, bero handixkoak izaiten badira segurik! Deiak dio deplauki xixtuli horiek ez direla ustegabetarik deitzen "tigre" preseski, bainan zinez kaltekorrak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016