Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Hortaratu aitzin, gobernua tirahala arizana zen eskuindar "errepublikano" delako guziak bildu beharrez legegaiaren alde, parrasta bat arras uzkur egoki-eta. Dena lausengu bainan halako molde bitxi batean, zernahi gauza hitzemanez naski, sobera orobat, eskalapoinkeriak merke, malestrukeriak ere ba! Gobernuak bildu nahiko zituen asko nardatuz azkenean, nork erranen zuen hori ere behar ginuela ikusi!
Bestalde, eskuindar andanatto baten joka-bidea ez dea ere oro har ezin konprenitua?...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Eta orain zertan gira? Gobernuaren erabakia jakin orduko, jende frango bildu dira, denak utzirik, hiri handietan gehienik, beren haserrea agertuz. Geroztik ere bada tirabira frango. Izanen ere hain segur ondoko egunetan. Nun zonbat ote eta nolakoak? Ikusi behar. Errekontru handiz kanpo, lerro hauek agertuko direnean, legegaia onartua izanen da. Eta gero? Nork daki gauzak nola itzulikatuko diren hor gaindi?
...Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Duela zonbait urte, solasketa luze batzuen ondotik, eskualde edo lurralde delako horien mugak aldatu ziren Frantzian gaindi. Eskualde gutiago izaiteko gisan, hamahiru hogoi baten partez! Hola zen Akitania bilakatu Akitania-Berria. Eta horra nun bat-batean gaitzeko saltsa berriz ari duten muntatzen. Emmanuel Macron lehendakaria sustatzaile, garbiki hala diote segurik anitz tokitan! Eskualde gehiago behar zela aski errepikatu ondoan, orain arrunt beste kantu bat! Lurralde...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 23a
Gauza harrigarria, kasik ezin sinetsia funtsean, bulta huntan zernahi izurde hilak agertzen dira Akitaniako itsas bazter hortan, gehienak azkarki kolpatuak izanak nolazpait, hain segur itsas-untzi batek azkarki jorik. Lehen ere artetan gertatzen ziren holakoak bainan sekulan ez hoinbeste eta hoin usu! Joan den astean berean, berrehun bat baino gehiago hiruzpalau egun barne! Orotara lau ehunez goiti frango epe laburrean! Bainan zer egiten ahalko da holakorik ez dadien gehiago gerta? Gainerat...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a
Erretreta solas, joan den astean izan diren manifestaldi handiekin, giroa aitzina samindu da eta ez guti! Sindikatuak beti berdin tematsu, ez dutela barkatuko! Ez dutela barkatzen ahal ere! Gobernuak bere aldetik berak burutan duen hura baizik ez aditzen! Aise egiten elkorrarena eta itsuarena ere berdin! Artetan zurikeria zonbait sakatuz jendea nolazpait lausengatu nahiz! Bakoitxak bere gustukoa duen hura baizik ez ikusi nahi beraz! Egunak jin eta egunak joan, funtsezko aitzinamendurik ez...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a
Horiek hola, solasketa luze batzuen ondotik, zenaturrek onartu dute, macrontiar eta eskuindar ados jarririk, gobernuak galdetzen zioten bezala erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzea kasu gehienetan, 62 urtetarik 64 urtetara beraz. Beroan bero, legegai guzia ere onetsi dute, 195 boz alde eta 112 kontra. Elisabeth Borne gobernuburua loriatua! Kasu, ez luke sobera espantu egin behar halere! Sindikatuek aldiz daukate onarpen horrek ez duela deusik kanbiatzen. Bainan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016