Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Joan den larunbatean, berriz ere izan da zernahi manifestaldi, erretreta-solas, gobernuaren xedeak ezin iretsiz! Orotara hiru ehun bat Frantzia guzian. Lekuka, hala nola Parisen eta Tolosan, aitzineko aldietan baino jende gehiago. Beste zonbait hiritan, doi bat gutiago. Gobernuak, halako maltzur aire mintu batekin, erakustera eman du manifestaldi horiek muntatzen dituztenak hats-hantzen ari direla!Bainan nor da hats-hantua edo hats-hantzen ari? Sindikatuek diotelarik heldu den hilabete...
Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Aspaldian zernahi arrangura bada bazter guzietan, nehork ez du hori ukatzen ahal! Zernahi etxek lanak dituzte, eta ez entrabalekoak, ezin ihardokiz, gero eta karga pisuagoak jasan behar-eta! Denbora berean, zer aditzen da? Jadanik aberatsak ziren etxe handi zonbaitek jaz egin dituztela gaitzeko irabaziak, sekulan eginak zituztenak baino handiagoak! Sosdun handienak oraino sosdun handiago! Hala nola Total Energies delakoak irabazi omen dituen 19 miliar, aitzineko urtean ja irabaziak...
Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Prezio frango beti goitituz doatzi bainan mundu zerratu hortan espertak omen diren arduradun askok diote kariotze horiek ez dutela hola segituko, ozkaño batez eztitu behar litazkeela zonbait hilabetebarne, uda jitearekin hain segur eta gehixago orobat heldu den urtean. Horra berri on bat beraz, bainan holako solasak fidagarriak direa? Nork daki alabainan zer nola aldatuko den ondoko egunetan?
...Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Hilabete hunen 25ean, laster beraz, idekiko da Parisen laborantzaren eta laborarien feria erakusketa handia, ardura Saloina deitzen dutena. Bada apailu bazterretan. Ekoizpen aipagarrienak eta kabala ederrenak han izanen dira. Egun guziz, hitzaldi eta elkarrizketa anitz, zoin-gehiagoka berezi asko bestalde. Horiek oro zernahi gai gogoan. Zertan den laborantza, zoin diren arrangura pisuenak, besteak beste laborariek nun zer nola egiten ahal duten klima aldaketari ihardukitzeagatik. Gure...
Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a
Charente departamenduan bizi den laborari bat, Paul François, azkarki aipatua izan zen duela bizpahiru urte, beldurrik batere gabe oldartu baitzen Bayer-Monsato Amerikako etxe puxantaren kontra, haren jokabide asko ezin onetsiz, guziz kaltegarriak zirela-eta jendeen osagarriarentzat.Gorabehera askoren ondotik, auzia irabazi ere zuen. Horra nun joan den egunean, bi gizon, biak arrotzak, sartu diren laborari horren etxean. Soka batekin estekatu dute, joka arizan zaizkio eta...
Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a
Bazterrak noiz izan ote dira kenka huntan bezen minbera? Sekulan ez naski, hala diote batzuek! Biziki bakan gisa guziz! Eta hori erretreta-solas ditugun eztabaida samur horiengatik! Elisabeth Borne gobernuburua tematsu baino tematsuago, dena larderia eta espantu, sindikatuak berdin edo berdintsu, horra zertaratuak giren! Frangok diote alta hautsi-mautsi batetara heldu behar ginukeela bainan nork egiten ditu gisa hortako urratsak? Azen ontzeko, gobernuburuak berak ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016