Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a

Eta orain?

Joan den ortzeguna arras berezia eta nahasia izan da Frantzia guzian. Nehor ez bide da hortaz biziki harritu. Sindikatu guziek, edo kasik denek, deia luzaturik manifestaldiak izaiteko nunahi, erretreta solas gobernuak agertu xedeak ezin onartuz. Berrehun bat manifestaldi izan dira orotara, eta zernahi jende bildu da, leku frangotan euriak euri edo(ta) gaitzeko haize hotzarekin. Denetara, zonbat jendek parte hartu duten, hori, beti bezala funtsean, neke da xuxen jakitea. Gobernuaren alde edo...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a

Xaharrena

Joan den astean, Toulon hiriko xahar-etxe batean pausatu da André serora, Lucile Randon, 118 urtetara heldua zena, frantses guzien artean xaharren-xaharrena. Batzuen ustez mundu guziko jende xaharrena orobat. Hori ezin finka haatik segurtamenekin, baitira herrialdeak zoinetan berrikitan arte segurik ez baitziren jende askoren adinak batere fidagarriak, noiz sortuak ziren ezin xuxen jakin, paper asko nolanahika eginak-eta, lekuka ez batere egiten edo...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 26a

Ahuldua

Bulta huntan, alderdi sozialista biziki ahuldua da, denbora batez biziki azkar izanik. Gero eta kide gutiago eta eztabaida frango beren artean. Ez da berriz aise azkartuko joan den egunean gertatu zaionaren ondotik.Beren arteko bozak zituzten alderdiburu berri baten hautesteko.

Bi hautagai, Olivier Faure, jadanik kargu hori atxikitzen zuena eta Nicolas Mayer-Rossignol, Rouen hiriko auzapeza. Kalapita gorrian arizan dira, alderdi berekoak ez balira...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a

Ezin erran

Untsalaz, itxura guzien arabera, ortzegun huntan, urtarrilak 19, baditake mugimendu hor gaindi! Zernahi manifestaldi anitz hiritan, salatuz erretretak gogoan gobernuak agertu xedeak, arrunt ezin onetsiak direla-eta! Ez onartu nahi zonbait urte barne lanean gehiago ari beharko dela, lanaren uzteko adina bi urtez gibelatua alabainan, 64 urtetan ezarria beraz. Errextasun berezi zonbait hitzemanak badira ere, dena lausengu eta zurikeria, lanean biziki goizik hasiak direnentzat bai eta lan...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a

Nola bezti?

Aspaldiko eztabaida bat, aldi bat baino gehiago frango samina izana, berriz piztu da eta hedatzen ari da naski arras polliki. Eskoletan dabiltzan haurrak ez litazkeenez denak berdin bezti joan behar beren ikastegira. Desberdintasun askoren gordetzeko bezala nolazpait. Batzuk ba jauntzi ederrak, kario pagatuak, beste batzuk aise arruntagoak hori ez dela hain gisa. Bainan denek itxura bereko soinekoa ukanez, delako desberdintasunak zinez ezabatzen ote litazke? Ala hori ez da ilusiomendu ergel...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 19a

Gaixo haurra!

Gertakari hitsa biziki, deplauki erranen dugu hitsa baino hitsagoa, bat-batean Vosges departamendua azkarki inarrosi duen hori! 13 urteko mutiko bat, arrunt etsitua izan behar zena, kolpez hil da bere burua urkaturik! Egia erran, duela zonbait denbora, berak erakutsia omen zuen holako xede zerbait bazuela burutan. Ondotik haatik, ez gehiago deus holakorik aipatua.

Diotenaz, joan den udazkenean jadanik arranguratua zen haatik bere lagun batzuk, eskolan eta eskolatik kanpo, noiznahi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016