Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a
Urtatsez, ozkaño batez goratuko da Smic delako legezko irabazi apalena. Hilabetean 1.353 eurotara heltzeko astean 35 oren lanean ari direnentzat. Heldu baita oreneko 8 euro eta erdi ezbaian. Gorakada xuhurra eta anitzen gustuko xuhurregia. Prezioak zonbatez goratu diren ikusiz finkatua bainan kontu gisa hori ere ez dute denek arras berdin egiten.
...Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a
Bai, zinez izigarria izan da Lyon hiritik hurbil gertatu den hori! Gaua zen, goizeko hiruak iria. Bat-batean alimaleko sutea piztu da egoitza handi batetara sartzeko tokian! Piztu eta burrustan hedatu!Hamar lagun hil dira, erre kixkilduak, horien artean bost haur! Hogoita-zonbait presuna kolpatuak bestalde, hamar bat azkarki hunkiak! Sua nola jauzi den, errekontruz ala norbaiten tzarkeriaz, hori nehork ezin erran. Gauza jakina haatik, toki hortan, gauak gau ardura, biltzen zirela droga...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Berriz ere bada solasa frango etorkin horietaz. Joan den astean agertu txosten batek erakusten du garbiki gero eta gehiago badela. 172.000 onartuak izan zirela 2017an eta jaz 271.000. Emendatze handia beraz. Anitzen gustuko aise handiegia. Elisabeth Borne gobernuburuak dio gauzak behar direla orain arte baino lasaikiago ikusi. Garbiki dio jakin behar dugula beraz nor nahi dugun onartu eta nor ez. Hautatze hori nola egiten dugun garbiki erranez. Gehiagoko garbitasunik ez deno...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Berrikitan, Dordogne eskualdeko oihan batean, atzemana izan zen amiamoko bat itsuski kolpatua, bospasei tiro segurik ba hartuak. Holako gauzak gain-gainetik debekatuak dira, holako hegaztinak legez-lege azkarki gerizatuak izanki-eta. Ahal guziak eginak izan dira amiamoko horren salbatzeko bainan debaldetan.Gertakari hori salatu duten batzuen elkarteak hitzemaiten du orain 5.000 euroko diru laguntza tirokari ausartegi horren menperatzen lagunduko dituen nornahiri. Sobera usu badirela holako...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Gobernuburuak jakinarazi du ehun euroko laguntza berezi bat ukanen dutela heldu den urtean mozkin xuhurrak dituzten jendek lanera joaiteko beren autoa baliatu behar baldin badute. Frangok urtarrilean berean altxatzen ahalko dute, bestek berantxago. Laguntza egokia askoren ustez bainan aise xuhurregia beste frangoren arabera. Hortarik ere badira beraz eztabaida pizkorrak, noiznahi eta nunahi aise pizten diren horietarik.
Dena den, Frantzian gaindi, lehen estimu bati fidatu behar, hamar...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Gobernua arrangura da, eta osasun-zerbitzu asko ere ba bestalde, xertatzeak eztituak direla, dela izurritearen kontrakoak, dela ere gripari hobeki ihardukitzeagatik egiten direnak. Griparen kasuan, jaz eta horietan baino aise xertatze gutiago alabainan, ez girela beraz aski mugitzen, egun guziz errepikatua zauku. Bainan zerk egiten ote du hori, jendea hain ezazola agertzea, bestenaz ere aurtengo gripa jazkoa baino bortitzagoa omen delarik.
Bestalde, gero eta gehiago aditzen da ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016