Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Ikerketa horiek

Bi salaketa eginak izanik, Pariseko epaile batzuk manatu dute ikerketa berezi batzuen akuilatzea, ikusteko Emmanuel Macron lehendakaria ez ote den molde oker batean jokatu hautagai agertzearekin, lehenik 2017an eta gero berriz aurtengo udaberrian. Untsa istorio nahasia egia erran, gutarteko jendeak ez duena aise konprenitzen ahal. Bazterretik nolazpait sartu zirela, amerikar eta beste, zernahi negozio motetan ausart diren jaun-andere atrebitu zonbait. Ikerketa horien berria...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Lau oren

Frantziako auzapezen batasunak bere biltzar nagusia egin du Parisen. Arrangura frango agertuz! Denen aitzinean elkarteburua, David Lisnard, Cannes hiriko auzapeza. Alde batetik beraz buruhaustepisuak, diru-sartze gutiago dutela oro har, behar-orduak aldiz goiti doazelarik, kasik denetan, gero eta bortizkeria gehiago! Macron ere agertu zaiote bai eta kasik lau oren egon, batzuekin eta bestekin solas eta solas! Aitzineko aldietan baino giro lasaiago batean. Ez hain aspaldi,...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 01a

Eskas

Noiznahi erosten ditugun gauza zonbait eskas dira han-hemenka segurik, untsa gogoetagarri baita, ez jakinean bestenaz ere xuxen zerk egiten duen hori. Olio mota zonbait falta besteak beste. Ukrainako gerlaren ondorioz ote, frangotan nunahi aditzen den bezala? Ez litakea hori halako bitxikeria bat kasik ezin konprenitua? Bainan nork daki? Farmazietan ere gauza bera. Hala nola doliprane delakoa xuhurki baizik ez duten gehiago saltzen. Berek ere aldian guti baizik ez dutela ukaiten alabainan....

Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a

Zezen-lasterrak

Frantzia iparraldeko deputatu intsumitu batek bazterrak harrotu nahi ditu, harrotze horri jadanik plantatua ere da funtsean, eskatuz denetan eta alde bat debekatuak izan diten zezen-lasterrak. Ez da lehen aldia segur holako urratsak eginak direla hor gaindi bainan iduriz aldi huntan aitzineko aldietan baino kar gehiagorekin. Egia erran, legez-lege eta aspaldian, jadanik ere zezen-lasterrak debekatuak dira Frantzian bainan ez denetan. Haizu dira alabainan aspaldian ohidura hori baduten...

Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a

Untsa panpina pollitak?

Mundu guziak badaki, aski errepikatua zauku segurik, 2024ko udan Olinpiar Jokoak Frantzian eginen direla eta gehienik Parisen. Jadanik bada apailu frango funtsean, gisa batez gauza egokia hori, gisa hortako apailuak ez baitira azken puntan egiteko utzi behar. Hain xuxen joko horieri buruz asmatuak dituzte nunahi ikusten ahalko diren panpina gorriak eta joan den egunean lehen aldikoz erakutsi ere dituzte. Biziki pollitak batzuen gustuko, ez batere hala beste frangoren arabera. Holako kasuetan...

Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a

Zoin arno ona!

Grégoire de Fournas eskuinburuko deputatuak istorioak baditu legebiltzarrean arras gaizki mintzatu zelakoz etorkin batzuen kasuaz ari zelarik erran eta erran. Zigortua ere izana da, arinki bada arinki. Eta horra nun berriz kitzikatzen duten bainan arrunt beste arrazoin batentzat. Ofizioz mahastizaina da eta Bordeleko aldean salgai dauka bere etxeko arnoa. Salbu hara, arno hortaz espantuka arizana da "twitter" delako sarean agertu ageri batean. Ez baitu bere arnoaz...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016