Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Bestaburu hori ere iragan da, 14ko gerlan parte hartu zutenak gogoan. Ez du naski ukan usaian bezenbat aipaldi, beste hitzordu frango ere ba hor gaindi, bainan arras kartsuki ospatu da halere. Anitz herritan, indar berezia egin da eskoletako haur eta gaztetxoak bilduz karia hortara, anitzek ba lore zonbait eskutan, denek omenduz beraz delako gerlari ohiak, horietarik bihi bat ez gehiago bizirik izanki. Azpimarratu da gaztek behar dutela nolazpait segida hartu eta ahal bezen suharki
...Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 10a
Etorkinak gogoan, Gérald Darmanin barne-ministroak egin du ateraldi bat frango harrigarria kausi ditakeena. Oroitarazi du, jadanik errana aldi bat baino gehiago, etorkinentzat preseski, lege berri bat nahi duela sustatu heldu den urtean. Frantzian kokatzeko xedetan direnak hobeki onartuak izaiteko xintxoak badira eta arrunt baztertuak aldiz ez badira hala. Xintxoentzat, errextasun gehiago, badugula heien beharra, ofizio askotan langileak eskas-eta. Alderantziz, xintxo ez direnak jestu gutiz...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 10a
Hainbestenarekin, eta batere funtsik gabe, beste eztabaida bat ere piztu da beti etorkin-solas. Deputatuak ere hortaz ari zirelarik. Eskuinburuko batek deplauki erran du, batere ahoan bilorik gabe, batzuk behar luketeela berriz Afrikara joan, hemen ez dela heien tokia! Solas bat anitzek arrunt gaizki hartu dutena. Bereziki bixtan da solas hori beretzat hartu duenak. Hau izanki orduan denen aitzinean mintzo zena, Carlos Martens Bilongo, Parise aldeko deputatua, berenaz larru beltza,...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 10a
Behin ere izan den errugbilari famatuenetatik ginuen Benoit Dauga landestarra, 80 urtetan zendu dena, izurrite ustel horren ondorioz. Errugbia maite duten eskualde guzietan biziki ezagutua, Landesetan berean bistan dena, bainan ere gure Ipar-Euskal-Herrian. Denetan ba adiskide anitz, berak gisa hartako jitea baitzuen, gizon laketa eta jendekina. Beharrez bazakiena ere larderiatsu agertzen! Balentria handiak ba eginak eta luzaz, Mont-de-Marsan hiriko taldearekin, Frantziako xapeldun...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Bi aste lehenago bezala, berriz ere frantses telebistako bigarren katean mintzatu zauku Emmanuel Macron eta oren batez segurik! Gisa batez biziki untsa hori, hola, untsalaz, hobeki jakiten dugu zer dion hartaz eta huntaz, zertan den eta zeri buruz ari. Ez ahal dugu halere aste guziz edo bi astetarik bederen gisa bereko predikua entzun beharko, hain luzaz eta beti hizlari berarekin, badira hain segur laster nardatuak litazkeenak. Horiek hola, aldi huntan, hitzaldia ez bazen...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Aldi bat baino gehiago, Macron arizan da giro goxoago baten sustatzerat bainan, eta bat-batean nolazpait, solas idor asko ere erabiliz macrontiar ez direnen kontra. Beste alderdiak apalduz, azkarki apalduz, bazter nahasleak direla! Legebiltzarrean diren hautetsi ezkertiarrek aditu dituzte berenak eta eiherako asto beltxarenak, eskuinburukoek ere ba, aldiz dena lausengu "errepublikano" delako eskuindarrentzat, kasik iduri bera ere heietarik dela! Ez zen batere hola mintzo duela zonbait...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016