Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Jakintsun handi bat

Sasoi huntan banatzen dira Nobel sari famatuak, mundu guzian zernahi aipaldi ukaiten dutenak. Aurten, fisikaren sailean, hiru jakintsun ohoratuak izan dira, hiruek gaitzeko azterketa ba ezin ederkiago akuilatuak atomoen hobeki ezagutzeko mundu berezi hortan. Hiru jakintsun horietarik batto frantsesaizanki, Alain Aspect, berak dionaz errotik kaskoina eta kaskoina izaite horri azkarki atxikia. Agen hirian sortua eta han egona luzaz ikasle, beti harreman asko...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Annie Ernaux

Izen hau ere gogoan hartu behar dugu, literaturaren sailean Nobel saria eskaini baitzaio. Annie Ernaux deitzen da, sortzez Duchesne, eta 82 urte ditu. Duela zonbait denbora solasa hedatu zen aurten sari hori frantses batek ukaiten ahalko zuela eta orobat frantses emazte batek. Eta hala gertatuere da, salbu denen buru sariztatua izan dena ez da batere keinka batez aipatu zituzten heietarik batto. Mende erdi bat ez arras anitz eta anitz idazten duela eta...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Okinak arrangura

Ofiziale frango arrangura dira eta ez guti, lanak dituztela ezin hein batean helduz. Okinak, askok bollander edo labekari ere deitzen dituztenak, izan behar dira gehienik pleini. Gero eta karga gehiago jasan behar dutela. Eta saltzen duten ogia ez sobera kariotu nahi! Han-hemenka aditzen delarik prezioa laster bikoizten ahal litakeela. Hori emendatze handia litake, biziki handia, egun guziz erosi behar den gauza batentzat bestenaz ere. Zer gertatuko ote da ondoko astetan?

Bestalde,...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 13a

Gripa

Horra berriz jina, urrian baigira alabainan, griparen kontrako xertoaren hartzeko sasoina. Jaz aitzineko urtetan baino jende gutiagok hartu zutena. Deia zabaldua da beraz aurten jendea erneago izan dadien. Zergatik? Iduriz gaitza bortitzagoa litakeela, hala baita segurik Australian eta jadanik polliki agertua den herrialde zonbaitetan. Batzuk erranik ere Australia urrun dela, askoren arrangura hori da, xerto hori zinez beharrezkoaditakeela. Ez dela jazko hura gogoan egon behar bainan aurten...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 06a

Ba ote?

Emmanuel Macron lehendakariak artetan egiten ditu, gutien ustean berdin, harrigarriak kausi ditazkeen ateraldiak. Joan den egunean, erretreta solas ari zelarik, bat-batean bere gustuko aldakuntzarik ezin badu akuilatu, gehiengo baten eskasean, deputatuen artean kontrakoak nagusiturik, deplauki erran du beraz legebiltzarra barreiatuko duela! Deputatu-bozak berriz haste beraz! Joan den ekainean eginak izanak. Legez-lege baluke, egia da, gisa hortako erabaki batenhartzeko...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 06a

Emekiño

EDF etxe handiari esker, "argia da zabala" behialako kantu xaharrean bezala! Bai, etxe handia dugu zinez EDF hori bainan denbora berean zorrez betea ere omen da, hala diote segurik hor gaindi. Gobernuak arrunt bere gain hartu nahi du, hats berri bat emaiteko xedetan, nukleartegi berri zonbait ere muntatuz, lehenbailehen eta buruzagi nagusi berri bat izendatua dio, Luc Rémont, enpresa ezagutu askoren kudeatzaile izana jadanik bestalde. 53 urteko gizon ernea, Lorraine...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016