Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 01a
Uda buruz beheiti ari zauku! Irailean gira alabainan. Uda nahasia zinez, ez da besterik erraiten ahal, aspaldian izan den nahasiena! Alde batetik, mundu guzian gaindi gaitzeko arrangura saminak Ukrainako gerla horrekin! Bazter guziak halako beldurpe batean, gerla horrengatik edo gerla horren estakuruan! Sei hilabete pasa hasia dela eta beti aitzina segitzen! Batean iduri eztitzen ari dela eta bestean egundainokotan izankizernahi bortizkeria basa! Nehork ez jakin gauzak nola itzulikatuko...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 01a
Eta bai, ikerle gehienen arabera biziaren kariotze hori izan behar da batere dudarik gabe griñabide handiena. Bestenaz ere nehork ez jakinki-eta zer behar dugun oraino ikusi ondoko egunetan. Pausaldi laburtto batetarik landa, gobernua ere berriz lanari jarria da. Karraskan omen eta oporraldi egunetan ere beti erne egonik! Hauxe da gauza ederra hori ere! Dena den, gobernua bildu den goiz hartanberean, Emmanuel Macron lehendakaria ere mintzatu da. Baikor agertuz bainan...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 01a
Luzaz eta luzaz biziki fama handiko politikaria izana da Roland Dumas sozialista, François Mitterrand lehendakari zenaren adiskide mina eta haren laguntzaile ezinago kartsua. Deputatu hautetsia izanik, gero eta gehiago politikari emana, zazpi urtez ministro izana, beste bost urtez legezainburu. Denbora batez herrialdez-herrialde usu ibilia Mitterrand-ek manaturik.
Egun hauetan, ukan du berriz ere aipaldi eta goresmen frango, joan den astean bete...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Gai premiatsuagorik ez baitzizaioten hain segur heldu gogora, eskuindar deputatu zonbaitek gaitzeko eztabaida piztu dute Parisen, arras berezia eta askok bitxia ere kausitzen dutena! Denen aitzinean, Eric Ciotti, Niza aldeko deputatua. Iduriturik ezkerraldeko hautetsiak ez direla behar bezala beztituak agertzen bereziki legebiltzarreko bilkuretara. Eta zendako ez dira untsa beztituak? Sekulan ez baitute ttattarrik ezartzen! Alta, gauza pollita dela ttattarra, batzuk floka...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Azkenean, menperatuak izan dira beraz Bordele alde hortako sute handiak, suhiltzaileak erne egoki haatik, gutien ustean, idortearekin bereziki, sua berriz lotzen ahal baita han edo hemen. Menperatuak ere Bretainiako suteak. Beste bospasei segurik piztu dira haatik Frantzia behere hortan, hala nola Hérault eta Ardèche departamenduetan, makur handiak eginez! Eta hor gaindi, ikerleen arabera, sua norbaitek piztua, mendekioz eta tzarkeriaz! Gizon bat atxilotua izan da, lekuko batzueri esker,...
Egun eta bihar | 2022ko Agorrilaren 04a
Azken egun horietan, ikaragarriko mugimendua izan da errebide, autobide eta trein-bideetan! Aireportuetan ere gainerat! Sasoinak manatzen duen bezala. Zernahi udatiar harat eta hunat ibilki, andana gaitza etxera ari, oporretan egonik, oraino gehiago oporretara joan preseski. Treinen geltokietan, joan den ortziralean, lau ehun mila jende, asteburu osoan milioi bat baino gehiago! Bidetan, ikaragarriko ilarrak, autoa autoaren gainean! Sasoina ederki badoa beraz, anitz tokitan izurritearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016