Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a

Nagusi berri bat

Gobernuak nagusi berria izendatu du Pariseko polizarentzat. Polizaren prefeta delako kargua atxiki behar duenarentzat. Kargu hortan hiru urte egonik Didier Lallement biziki aitzindari bortitzaren fama zuena. Hau baztertua bezala izan da, baztertua izan dela ez badute ere denek hain garbi erraiten. Zernahi eztabaida ilun eta nahasi ukanak hala nola berrikitan gaitzeko nahasmenduak izan zirelarik Parisen futbol partida baten karietara.

Nagusi berriak ere badu naski...

Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a

Hautsi-mautsika

Eta bai, ezin bestela eginez, gobernua eta deputatuak hautsi-mautsika hasi dira. Hala nola gobernuaren proposamen zonbait eskuindar eta eskuin-burukoen laguntzarekin diren onartuak izan, erretreta solas eta hola. Eztabaida samin zonbait goiti-beheiti, ezkerraldekoak ez batere ados. Artetan ezkertiar horiek ere izaiten ahal litazkea halere gobernuaren laguntzaile? Giroa ez da batere gisa hartakoa.

...

Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 28a

Izigarria!

Kasik ezin sinetsia ere da Paue inguruko herrixka batean gertatu den gauza izigarri hori! Joan den goiz batez, lanera joaitean, berrogoi bat urteko gizon batek 14 hilabeteko bere semea, haurtzaindegira segitu behar zuena, autoan ahantzi du! Eta arratsalde arte nehor ez da deuseri ohartu! Gaixo mutikoa zendu da hatsa ezin hartuz! Aitamak, arrunt zainen gainean, Paueko ospitalera ereman behar ukan dituzte! Holako nahigabeak ere artetan gertatzen han edo hemen.

...

Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a

Sute izigarriak!

Joan den astean, sail huntan berean kondatzen ginuen gaitzeko suak bazirela Frantzia behere hortan! Geroztik, eskualde hortarik ez da segur berri hoberik! Ikaragarriko suteak alabainan! Idortearekin,haizearekin eta bero handiekin bixtan dena, oraino aise eta aise gehiago hedatu direnak! Hori da funtsean azken egun hauetako gertakari aipagarriena! Sute izigarriak besteak beste Bordeleko alde hortan! Alde batetik Arkaxoneko itsas hegian eta bestetik barnaxago ere, hor itxuren arabera sua...

Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a

Ezetz!

Legebiltzarrean, gobernuaren proposamen bat, deus arrarorik ez zuena baitezpada, mugetan bederen ez ote litakeen egoki baimen berezi baten eskatzea, ikusiz izurritea berriz azkartuz doala, proposamen hori beraz baztertua izan da, eta jestu gutiz, eskuinburukoak, eskuindarrak eta ezkerraldekoak denak kontra agerturik! Gobernuburua arras mutur uste baitzuen dudarik gabe deputatu andana batek lagunduko zuela halere gobernua. Kontrakoek erakutsi dute beren gisako larderia. Aldiz, ezkertiarrek...

Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 21a

Hautsi-mautsi

Errepublika eguneko ospakizunak kartsuki iragan dira, beroak bero, betiko -edo aspaldiko- ildo beretik. Errekontru handi bat izan da haatik Cholet hirian, suzko ziriak botatzearekin, bi anai-arreba gazte hil baitira zartarekin peza baten azpian. Istripu zinez peningarria eta holakoak ere artetan gertatzen.

Arratsaldean, Emmanuel Macron kasik oren bat mintzatu da telebistako bi berriketari zituela bere aitzinean. Zernahi gai aipatuz bainan deus arrarorik salatu gabe....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016