Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Bozen banaketa hori xuxena da, hori ez da ukatzen ahal, bainan kasu haatik, azkenean horrek ez du gauza handirik erran nahi! Eta hori, joan den astean azpimarratzen ginuen bezala, bozka-legea gisa hartakoa delakotz, arrunt okerra! Itxuren arabera aulkien banaketa arrunt bestelakoa litake beraz. Macrontiarrakez hain urrun gehiengo osoa, 289 deputatu, segurtatzetik. Gehiengo hori gaindituko ere beharbada. Gutienez 260 aulki ukaiten ahal, handienez 295. Ezkerraldekoak berrehun bat aulkiren...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Hamabost ministro baziren hautagai. Denek ardietsi dute bigarren bozaldian segitzea. Batzuk frango aise, lehen sailkatu baitira. Kasu hortan da Damien Abad, bi emaztek erranik ere bortxatu zituela duela zonbait urte. Igandean, bozen %34a bereganatu du. Aldiz, bizpahiru ministro badira lanetan, nehork ezin erran partida irabaziko duten ala ez. Hala nola Parisen Amélie de Montchalin gobernuan ingurumenaz arduratzen dena. Ez bada hautetsia izaiten gobernutik...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Horiek hola, nork daki nola iraganen den bigarren bozaldia? Aste huntan, bazterrak gehixago harrotzen badira eta ondorioz igandean jende gehiago joaiten bada bozaren emaitera, noren onetan ote litake hori? Bestalde, anitz bozgunetan, hoinbeste hautagai ba kanporatuak, ez direlakotz lehen edo bigarren sailkatu, kanporatu horien alde bozkatua zutenek zer eginen dute heldu den igandean?
Dei asko entzunen dute segur bainan nori fidatuko dira gehienik?
...Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Izen hortako gaitza, ximino baztanga beraz (baztanga, frantsesez "variole"), aspaldian ezagutua da Afrikan barna. Aurten Frantzian ere agertu da nolazpait, lehen kasuak Parise aldean, beste zonbait han-hemenka. Artetik erraiteko, bospasei Euskal-Herrian ere, denak, orain arte segurik, Hegoaldean. Hortakoak diren askoren arrangura, udari buruz ez ote den hedatuz joanen.
...Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Baztanga horren beldurra alde batetik eta denbora berean gero eta griña gehiago tigrea deitzen duten xixtuli xuri eta beltxarekin. Eskualde frangotan azkarki sartua baita, hala nola Bordeleko alde hortan. Xixtako gaitzak egiten ditu eta eritasun zonbait ere hedatzen ahal. Ur geldietan agertzen da gehienik. Laketua den tokietan, lanak izaiten dira ezin kasatuz.
...Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Gauza askoren prezioak aitzina goratu dira egun hauetan eta beti goratzen ari. Besteak beste ezantzarena. Gobernuak emanik ere laguntzaño bat, pintak gainditua dauka bi euroren ozka. Jateko batzuentzat ere gero eta gehiago xahutu behar. Batzuek diotelarik hori ez dela orobat hastapen bat baizik!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016