Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Ekainean

Lehendakaria aizina hartuz ari dela, hori dugu jadanik idatzi goraxago bainan ondoko egunetan ere, ez ote du molde berean segitu nahi? Alabainan, ministro parrasta bat izendaturik, besteak ez ditu segidan hautatuko bainan ekainean, deputatu-bozak iragan ondoan. Kontutan hartuz hauteskunde horien emaitzak.

...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Idorte hori

Frantzian gaindi, anitz eskualdetan, gaitzeko idortea dute eta jadanik bulta huntan! Ikerleen arabera, departamendu frangotan 25 urte ez zutela hain goizik ukana hein bereko idorterik. Buru-hauste handiak bereziki laborarientzat. Lekuka bestalde, idortearen ondorioz, etxe murru asko ba arrailduak edo arrailtzeko heinean. Hola segituz, makur handiak izaiten ahal!

...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a

Presidente berri bat?

Joan den larunbatean, Emmanuel Macron lehendakari karguan finkatua izan da. Laurent Fabius legezainburuak azterturik hauteskundeen emaitzak. 450 jaun eta andere baziren gomitatuak karia hortarat,besteak beste François Hollande eta Nicolas Sarkozy presidente ohiak. Bilkura kartsuki iragan da bainan ez arras beste orduz bezen handizki. Ez dela batere sasoia espantuka artzeko. Hogoita-bat kanoi ukaldi tiratuak izan dira...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a

Izen berri bat

Orain arte, macrontiar gehienak bilduak zauden frantsesez "La Republique en marche" deitu alderdian. Oinezkoak ziren nolazpait. Edo beti martxan zirenak. Edo alde bat ibilki zirenak berdin. Bat-batean, izen berri bat eman diote alderdiari. Deitzen da beraz "Renaissance". Nola erran hori euskaraz? Pizkunde litake orobat hitz asurtiena. Edo Berpizte. Nunbait ikusi dut ere Errenazimendu bainan hori untsa izen pisua zait, ez hain egokia, gainerat Makeako eiherazainak eta Iholdiko gasna-egilek ez...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a

Tratu

Horiek hola, deputatu-bozetan, macrontiarrek hautagai bat ukanen dute boz-gune guzietan. Edo Berpiztekidea edo adiskide dituzten beste alderdi batetakoa. Gisa hortako tratua egina dute. Lau ehun hautagai balitazke izenez aldatu den alderdi hortakoak. 58 Edouard Philippe gobernuburu ohiaren alderdikoak. Ehunez goiti Modem delakoan direnak, François Bayrou dutela buru. Diotenez, tratu hori frango aise trenkatu da eta arras epe laburrean. Hautagai horien...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 12a

Gaixo alderdia!

Alderdi sozialistaz ari gira bistan da! Ahuldua zen, biziki ahuldua, oraino gehiago apirileko hauteskundeetan untsa emaitza txarrak ukanik. Ba ote du deputatu-bozetan hobeki heltzeko mentura handirik? Solasean arizan dira eta jakin da azkenean intsumituak, "berdeak", komunistak eta sozialistak ere akomeatu direla bat egiteko ekaineko bi bozaldietan. Ezkerraldeko gehienak elgarrekin beraz, Jean-Luc Mélenchon denen aitzinean. Beti berdin ausart eta beharbada...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016