Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a

Hautagai

Keinka berean jakin da Elisabeth Borne deputatu-bozetan hautagai izanen dela Calvados departamenduko boz-gune batean. Bere aitatxi luzaz han egona. Itxureri fidatu behar, partida hein bat aise irabazi behar omen luke, joan den apirilean macrontiarrek gehiengo ederra ukana han gaindi. Askok hautagai agertze hori arras egokia daukate, gisa hortan erakusten duela munta handikoak dauzkala hauteskunde horiek. Berak ere ardietsi nahi boz-emaile andana baten babespena.

Beste frango...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a

Azkenean!

Denen buru ortzirale arratsaldean agertu da gobernu berria. Zernahi aldaketa hitzemana zuten. Izan dea hainbeste? Ez baitezpada, eta ez segurik dena espantu artzekorik. Errana zuten ere gobernu tinki bat izanen zela, usaian baino ministro gutiagorekin. Badira halere 27, beste orduz izan den bezanbat, 14 gizon eta 13 emazte. Badira ja zuten kargua atxikitzen dutenak. Hala nola Bruno Le Maire, ekonomiaz arduratzen dena eta Gérald Darmanin barne-ministroa....

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a

Bero handiak

Azken egun hauetan, kasik Frantzia guzian, biziki bero handiak izan dira. Anitz tokitan, arratsaldetan, 36 graduz goiti eta hori itzalean! Aro-ikerleen arabera, behinere ikusi ez den maiatz beroena! Azen ontzeko, eskualde askotan, untsa ortzi itsusiak, gaitzeko euri uharrak eta harria ere ba han-hemenka! Frangoren arrangura, hola segituz, zer behar dugun jasan uztail-agorriletan?

...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Bi Europa?

Usaia hartzen ari da hor gaindi, ez bada ere oraino denetan sartua, maiatzaren 9an ospatzen da Europaren Eguna. Denek gogoan 1950ean egun hortan zela zabaldu Europa Batu baten aldeko dei suhar bat. Aurten, karia hortara, Emmanuel Macron lehendakaria Berlinen ginuen eta gaitzeko hitzaldia egin du, biziki kartsua, Europa horren alde. Proposamen berezi batekin. Europa Batuak aitzina segituz, artetan zonbait aldaketa gora-behera, mundua beti kanbiatuz doala-eta, bigarren batasun...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Aizina hartuz

Macron bigarren aldikoz hautetsia izana apirilaren 24an, hiru asteren buruan ez oraino gobernu berririk. Hortaz izan da eta bada zernahi solas eskuin eta ezker. Zergatik holako beranta, horra usu entzuten den galdea. Egia erran, beste orduz gauzak lasterrago joan badira ere, ez bide da batere makurrik.Lehendakariak, legez-lege, berak nahi duen bezainbat denbora hartzen ahal du. Horiek hola, jendeak nahi luke halere jakin nola hortaratu giren. Edo Macronek uste baino traba gehiago kausitu du...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 19a

Kukuruku!

Dena den, Jean Castex gobernuburuak bere kargua utzi du eta harekin batean ministro guziek ere ba. Beren arteko azken bilkuran, elgarri tira-hala konplimenduka arizan dira. Macronek ere azkarki laudatu ditu, lan gaitza egin dutela bi urtez, traba eta zailtasun guzien artetik! Hain onak baziren, zendako ez ditu beraz aitzina atxiki? Beharbada akitzen hasiak zirela eta pausaldi bat merexi zutela? Bilkura horren biharamunean, gaitzeko afaria egin dute, denek elgarrekin, eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016