Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Ikusi behar

Lerro hauek agertuko direlarik, ortzegun huntan beraz, beharbada gobernuburu berria ja izendatua izanen da. Gisa guziz izendatze horrek ez du luzatuko. Nor izanen ote den, solas frango badabila bainan izena ez deno oraino agertua nork dakike, salbu Emmanuel Macron lehendakariak berak eta menturaz hunen inguruko bakar zonbaitek. Dena den, lehendakariaren lehen bost urtetako denboraldia maiatzaren 13an bururatzen da. Heldu den astean ukanen dugu beraz gobernu berria. Ikusi...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Deputatu-bozak

Bazterrak hasiak dira berotzen deputatu-bozak hor berean baitira. Hauxe da bitxikeria, deputatuen biltzarburua erasiaka arizana da eskuin eta ezkerreko alderdieri apirileko bigarren bozaldiko arratsean berean mintzo zirela deputatu-boz horietaz. Bainan zendako ez preseski? Biharamunean, zer jakin dugu? Macrontiarrekberen hautagaiak ja hautatuak bezala dituztela alki guzientzat (577 badira orotara) eta epe laburrean trenkatuko beren hautua. Arrazoina dute gisa hortan erne ibiltzea, eta beste...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Nekez

Horiek holaeskuin eta ezker bada beraz zernahi apailu. Eskuinburukoek nahi lukete denek bat egin bainan beren alderdien arteko akomeatzerik gabe nolazpait. Ez da erretx izanen. Errepublikano delakoak zertan dira? Berek ere badakitea? Zonbait eskuinburukoetarik arras hurbil, parrasta bat macrontiar bilakatua edo hala bilakatzeko heinean. Beste frango dudakor. Ezkerraldean, solas eta solas ari batzu eta besteak bainan ez biziki aitzinatzen. Denik ere, intsumituak, "berdeak" eta komunistak...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Bernard Pons

Iragan astean Gard departamenduan zendu daBernard Pons eskuindar politikari famatua. 95 urte zituen. Jacques Chirac presidente zenaren adiskide handia izana eta haren laguntzaile suharra anitz urtez. Luzaz deputatu egona, RPR alderdiaren buru ere, bestalde ministro aldi bat baino gehiago. Hedadura handiko gizona segur bainan 1986-an anitzen gostuko segurik aise bortizkiegi jokatu zena Kaledonia Berrira joan zelarik gobernuaren izenean, hango kanakiar...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Zigortu behar?

Jean Lassalle biarnes deputatuak ukaiten du berriz ere zernahi aipaldi eta gainerat Frantzia guzian! Gaitzeko pettoa egin duela eta huts horrengatik behar duela zigortua izan. Zer egin du bekatu? Apirileko bigarren bozaldian, joan da bozaren emaitera eta han ziren guzien aitzinean hartu ditu bozaren emaiteko papertxoak bainan segidan sakelan ezarri erranez ez zuela bozik batere emanen! Ez omen da holakorik egiten. Legeak ere debekatzen. Bozaren emaiteko egunean nehork ez du...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 05a

Zalaparta frango

Joan den igandean, maiatzaren lehena zela-eta, manifestadi jendetsuak izan dira Frantzia guzian gaindi. Langileriak entzunarazi ditu bere aldarrikapen saminak. Lekuka, eta bereziki Parisen, izan da zalaparta parrasta. Su asko piztu dituzte, saltegi zonbait funditu, suhiltzaile multxo bati oldartu eta mendekatu. Badira bestalde kaxketadunekin tira-hala kolpeka arizan direnak! Berrogoita-zonbait lagun atxilotuak izan ere dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016