Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a
Bi egunez segidan Diego deitu duten ekaitzak zafraldia ona eman diote Frantzia behere hortako eskualde zenbaiti, besteak beste Bordeleko alde hortan, ikaragarriko haize basarekin. Zuhaitz frango fundituak, teilatu asko harrotuak eta argindarra joana. Lekuka, Frantzia ipar-ekialdean gehienik, urak ateratuak eremu handiak estaliz.
...Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a
Gaurko egunean, jakintsun gehienek, kasik denek funtsean, erraiten dute, bai eta idazten, mundu hau sortu zelarik dena ikaragarriko eremu ttipi batean kokatzen zela! Beste nihun nehor ez baitzen eta deusik ere ez baitzen, nehork ezin ikus beraz eremu miko hori. Diote bat-batean izigarriko abiadura edo zalutasunean hedatu zela, edo handitu, eta orain ere beti emendatuz doala, oldarra eztiturik haatik, nahiz noizbait, bainan nehork ez jakin noiz, berriz hasiko omen den ttipitzen. Hori deitzen...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a
Bainan sail huntan zendako aipatzen dugu egun big-bang delako hori? Joan den egunean
Emmanuel Macron lehendakariak hitz hori erabili baitu Pariseko irrati batean. Udaberri huntakohauteskundeetaz mintzo ziren. Macron ari erran eta erran partida jadanik irabazia balu bezala, bere aldeko frangok diotelarik hori ez dela hain egoki, hobe dela ez aitzinetik espantuka hartzea, bozak izaitearekin uste-gabekoak ere gertatzen direla. Macron harro halere, beroan bero aipatzen zituela bozen...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a
Bainan nola hartu behar dira holako solasak? Bada gisa guziz anitz gogoetaren egiteko bazka!
Badira harrituak bezala daudenak, iduriez dakitela zer erran, lehendakariak ez duela batere goretsi oraiko gobernua, alta berak ezarria xutik, erakustera eman izaitekotz ministro gehienak berriak izaiten ahal litazkeela. Macrontiar askok haatik arras untsa hartu dituzte ustegabeko solas horiek. Diote on dela gobernuari ere freskaldi on baten emaitea, ministro izaitea karga pisua dela eta ez...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 07a
Ustegabeko gaia dugu hauxe! Apirilean gira eta elurra jin zauku! Egia erran, berria ez da baitezpada harrigarria, lehen ere ikusi da elurra apirilean eta berantago ere artetan! Behin laborari xahar batek erran zaukun oroit zela elurra ikusirik Salbatore egunean! Aldi huntan, harritu gira haatik aitzineko astetan gaitzeko egun goxoak ukanak baiginituen, iduri udaberri betean ginela jadanik! Uste ginuen beraz negua despeditua ginuela bainan bat-batean berriz erakutsi dauku bere gisako...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 31a
Badu orain bi urte baino gehixago izurritea aipagai dugula. Beste bi urtez hala izanen ote da? Hori dakiena isilik dago. Dakiguna da azken egun hauetan arrangurak berriz emendatu direla. Kontrako neurriak arinduak izanik bazen halako lasaidura bat. Horra nun gaitza berriz azkartzen ari den. Anitz tokitan eta gure eskualdean ere. Delta delakoaren ondotik jin zen Omicron eta hunen ume bat da orain gehienik kezkagarri bilakatua. Aitzinekoak baino kutsagarriagoa, gehienetan eriak ez badira ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016