Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a

Azken puntan

Emmanuel Macron hautagai beraz. Berriak ez ahal du nehor biziki harritu. Badu hilabeteak baginakiela, errekontru handiz kanpo, hautagai agertuko zela. Ikusten ere ginuen bozketa nola abiatua zen. Azken puntan jakinarazi du argi eta garbi gisa hortako hautua egina zuela. Eta hori herritarreri zabaldu gutun baten bidez. Gutun luze bat, biziki luzea. Mehetegiko zakur zaharraren mutur luzea baino aise luzeagoa. Berak dionaz, frango umil agertu nahi du, ez dela espantuka hartzeko...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a

Hamabi hautagai

Denen buru, hamabi hautagai izanen dira apirileko hauteskunde horietan. Aski babesle ezin bilduz ari zirenek ere gainditurik azkenean, salbu batek, eta nekez bada nekez, kausitu traba guziak. Azkenik Philippe Poutou ezkerburukoak. Eta Christiane Taubira ezkerraldeko ministro ohiak gibelera eginik biziki urrun baitzen bost ehun babesle ukaitetik. Gauza bat frangori arrasharrigarria iduritu zaiotena. Jakinaren gainean emazteño hori zoin ezagutua den bazter...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a

Beste arintze bat

Izurritearen kontrako neurriak berriz arinduak izanen dira heldu den astelehenetik goiti (martxoak 14) gaitzaren erasoa eztitu delakoz. Kasik nihun ez da gehiago maskaren atxikitzerik izanen, salbu garraio zerbitzuetan hala nola autobus, trein eta hegazkinetan. "Pass" delakoa ere gero eta gutiago galdetua izanen da.

...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a

Zanpatua

Denbora batez aipaldi frango ukan du Yvan Colonna korsikar abertzaleak. Aspaldian preso ArlesenClaude Erignac prefeta hil zuela zigortua izanik. Joan den goiz batez, presondegiko kirol gela batean zelarik, beste presuner bat hurbildu zaio eta tira-hala joka hasi, kasik urkaturik uzteraino!

Handizki kolpatua eta hatsa doi-doia hartzen, ospitaleratua izan da. Ondorioz, gaitzeko sukarra jauzi ere da Korsikan. Kolpatzailea, 36 urteko afrikar bat,...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 03a

Zonbat ttipikeria!

Ukrainako gertakari latz eta lotsagarri horiek iluntzen eta nahasten dituzte bazter guziak! Bestenaz ere jakin gabean ondoko egunetan zer behar den ikusi hor gaindi! Itxuren arabera gauza guti aski bailiteke giroa gero eta makurragoa izaiteko! Gertakari kezkagarriak zinez!

Hortan gira beraz Frantzian, bost asteren buruan delarik apirileko hauteskundeen lehen bozaldia. Asteburu huntan jakinen da nor izanen diren hautagaiak. Zonbatek segurtatuak ukanen dituzten bakoitxak bost ehun...

Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 03a

Zoin maltzurki

Hautagaiek hobeki ezagutaraz dezatela nor diren, gehienak frango ezagutuak badira ere, eta oroz gainetikerran zoin dauzkaten norabide garrantzitsuenak, behar-ordu premiatsuenak nolazpait. Egia erran, badiraberen egitarauaz mintzo direnak, bainan zonbat solas alfer bestalde! Hala nola solas eta idazkiak metaka salatu nahiz eskuindarren arteko bozkatzea izan zelarik, duela zonbait hilabete, gauza asko ez zirela batere behar bezala egin, bazirela "xikanatuz" arizan zirenak. Istorio horren hola...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016