Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hamabi hautagai hor ditugu beraz. Zortzi gizon eta lau emazte. Sail hortan ere ez da oraino parekotasunik. Noiz izanen ote dira presidente-bozak hautagaietan gizon bezenbat emazterekin? Eta emazte bat noiz helduko ote da kargu gorenera? Egia erran, ez dugu ahantzi behar luzaz eta luzaz emazteek ez zutela legez-lege bozaren emaiteko eskurik ere! 1944an ardietsia alabainan De Gaulle jeneralak gisa hortako erabakia harturik. Geroztik izan dira aitzinamenduak, preziatu behar...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hauteskundeak direla-eta entzuten dira ateraldi zonbait frango harrigarriak kausi daitezkeenak. Christophe Castaner macrontiar ministro ohiak erran du joan den egunean Macronek hameka hautagai badituela bere kontra. Gaixo gizona, hameka eraso jasan behar eskualde guzietarik! Gisa batez egia ere da bainan beste edozoin hautagai ez dea kasu berean? Bakoitxak beste hameka baditu bere kontra. Bakoitxa bere alde ariz eta beraz besteen kontra. Bainan arrunt kontra jokatzea dea...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Horiek hola, egia da ere giro berezi bat badelako nahitez, hautagaiak ez direla bozketa ibilki berek nahiko zuten gustura. Macron lehendakaria konparazione biziki hartua da bestalde, Ukrainako gerla horrekin eta gainerat keinka huntan Europa Batuaren zuzendaritza Frantziaren kontu baita. Batzuk uste dute gisa hortan zonbait puntu galtzen ahal dituela. Beste askok alderantziz puntuak irabaziko dituela. Sondaietan preseski goiti ari dela azken egun hauetan.
Beste hautagaiek ere beren...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Hauteskundeak hor berean-eta, berriz solasgai erretretak. Aspaldian entzuten da aldaketak behar direla akuilatu eta nihundik ahalaz lehenbailehen. Macron ere arras berotua zen ez oraino hain aspaldi. Deusik ez da haatik kanbiatu. Eta zer diote orain hautagaiek? Erretreta 62 urtetan hartzen da bainan lehentxago ere kasu berezi batzuetan. Adina berriz gibelatu behar litakea? Batzuk baietz diote, ez dela besterik egiten ahalko,eta Macronek 65 urtetan ezar lezake. Gisa hortan erakutsiz ez dela...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 17a
Kasik bat-batean nunahi ikusten dira, ttipi ala handi, ukrainar banderak. Edo bandera hori oroitarazten duten koloreak, urdin eta hori. Molde pollita daiteke erakusteko jendea zoin atxikia den ukrainar populuari eta salatzeko jasaiten duen eraso ikaragarria. Ez badituzte ere bandera horiek gibelarazten Ukraina itsuski funditzen ari dutenak. Dena den, galde anitz eta anitz bada, denek nahi ukrainar bandera horietatik. Bordelen konparazione, bada etxe bat tira-hala ari dena, beste lan guzien...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 10a
Joan den egunean pausatu da Jean-Pierre Pernaut fama handiko berriketaria. 72 urte heldu den hilabetean, apirilaren 8an, betetzekoak zituen. Joan den azaroan berak jakinarazia eri handi zela, minbiziarekin.
Hedadura gaitza zuen gizona. Ernea bezen jendekina. Pikardia eskualdean sortua zen. 22 urte zituen, gazte-gaztea oraino beraz, telebistan sartu zelarik eta berehala ukan zuen aipaldi frango, molde hunkigarri batean kondaturik nola salbatua izan zen putzu batetara...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016