Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Berriz gauza bera?

Eta bai, duela bost urte gertatu zena berriz gertatuko ote da heldu den igandean? Hori nehork ezin erran oraino. Alde batetik Marine Le Pen lurra baino aise apalago ezarriz baditake tanto anitz bestalderat joanen diren. Adituaren bortxaz Marine hori Putinen adiskidea dela, Europa Batua nahi duela dena desegin, Europa azkar baten beharra badugularik, eskuin-burukoekin ez dela gisa guziz deus onik izaiten ahal, bai holako solasekin duela bost urteko giro hura bera sustatzen da. Bizkitartean,...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Michel Bouquet

Parisen sortua, Parisen da ere pausatu, 96 urtetan, Michel Bouquet fama handiko artista. Luzaz eta luzaz, 75 urtez nunbait han, antzerkilari arraroa izana. Zernahi sari eder ba eskuratuak bere jeinu nasaiari esker. Zinemaren sailean ere jokolari gaitza izana.

...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a

Bi urte barne?

Badu orain hiru urte ikaragarriko sute batek azkarki funditu zuela Pariseko katedrala. Obran ari dira karraskan eta nahi luzkete bururatu bi urte barne, hastean errana zuten bezala. Batzuk baietz, beste frango dudakor. Dena den, iduri du obra larrienak bederen eginen direla errana duten epe hortan. Elizkizun eta bisitaldiak berriz hasteko beraz 2024an. Diruaren aldetik, ez du iduri arrangura handirik baden. Behar den sosa ja bildua edo hitzemana segurik ba. Joan den egunean, Emmanuel Macron...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Macron aitzinean

Apirileko hauteskundeen lehen bozaldia iragan da beraz. Joan den astean, anitzen arrangura hauxe zen,sondeoen argitara, jendearen parte hartzeak ez ote zuen halako murritx aire bat ukanen. Denen buru %27 egon dira bozik eman gabe. Izaiten ahal zenaren aldean ez da naski hain gaizki, nahiz ez den ere espantuka artzekorik.

Emmanuel Macron sailkatu da lehen (bozen %28 ez arras) duela bost urte baino zonbait puntu gehiagorekin. Bigarren...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Eta orain?

Partida samurra da orain buruz-buru gelditzen diren bi hautagaien artean. Jadanik, eta igande arratsekotzat,hautagai eskuindarra, sozialista eta "berdea" Macronen alde agertuak dira, ezinbestean bada ezinbestean. Macron azkarki jorratua zutelarik aitzineko astetan. Intsumituen hautagaiak ez du aditu nahi Le Pen-en alde bozkatzerik bainan hortan kito. Zemmourrek aldiz Marine Le Pen sustatzen du.

Macron mintzatu da igande arratsean. Hautagai berri bat balitz bezala nolazpait, ez jadanik...

Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 14a

Auzitegira

Korsikan, bazterrak minbera daude. Noiznahi badira manifestaldi frango samurrak! Alde batetik salatzeko Yvan Colonna abertzale zenari gertatu zaiona eta bestetik galdetzeko gutienez aise autonomia gehiago. Denetan anitz aipatzen da Yvan Colonna. Preseski, haren familiak afera pusatzen du auzitegira, gobernua handizki hutsean dela gertakari hits hori hola iraganik, Yvan Colonna kasu egilerik gabe utzia izanik kirol-gelan zen batez Arleseko presondegian. Orduan baitzitzaion...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016