Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Emmanuel Macron bigarren aldikotz hautetsia izan da lehendakari, bozen %58 bildurik. Berria burrustan hedatu da igande arratsean eta nehor ez da biziki harritu. Iragan asteko sondeoek alabainan hori erakustera emana zuten, Macron nagusituko zela, nahiz orobat gehiengo murritxago batekin.
Frangok eta frangok, bainan nehork ezin erran zonbatek, Macronen alde bozkatu dute, gustukoena zutela eta asurtiena zitakeela kargu gorenaren atxikitzeko. Beste frango eta frango, hor...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Igande arratsean Macron eta hunen aldeko andana gaitza bildu da Parisen Eiffel dorretik ez urrun. Besta giro batean segur bainan ez baitezpada espantuka artzeko. Ez sobera segurik. Eskertuz boza Macronen alde eman dutenak, xuxen den bezala, bainan besteak apaldu gabe. Egun latzak direla, zernahi buru-hauste ba eskualde guzietarik. Ukrainako gerla hori ere nehork ez jakin noiz nola bururatzen ahalko den, eta arte hortan zer behar dugun oraino ikusi. Kontutan hartuz ere, berek hala erran dute...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Eta orain laster jinen dira deputatu-bozak. Ekain erditan, hilabete bat eta erdiren buruko. Lege-nagusia gisa hortarat kanbiatua izanik. Boz horieri frangok izen berezia emaiten diote. Erraiten dute deputatu-bozak direla presidente-bozetako hirugarren bozaldia. Gisa batez egia ere da funtsean.
Ekainean, macrontiarrek nahiko dute partida irabazi gobernuak hogoita-hameka eta esku ukaiteko, gisa hortan bere saila aiseago eremaiten ahalko duela. Beste alderdiek aldiz gaina hartu nahi ez...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 28a
Prezio frango kariotu dira eta beti kariotzen ari. Besteak beste auto berrienak. Bana-beste batean %15ez nunbait han bi urte barne. Gainerat, auto berri bat manatu-eta gero eta denbora gehiago igurikatu behar
...Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a
Haurrak ginelarik, aspaldi beraz, emazte xahar batzuk iziarazten gintuzten, iziarazi nahi segurik ba, erranez ez baldin baginen beti xintxoak izaiten, ikaragarriko kara tzarra duen gizon gaixto bortitza etorriko zela gure xerka eta biziki urrun eremanen gintuela bere larderiapean! Gaixo haurrak!
Gu beti ikaran egon behar! Gizon itsusi hori deitzen zuten Zingilibarbau!
Nunbait aipatzen ote da oraino Zingilibarbau atrebitu hori? Nik uste nuen alde bat joana zela gure...
Egun eta bihar | 2022ko Apirilaren 21a
Eta bai, duela bost urte gertatu zena berriz gertatuko ote da heldu den igandean? Hori nehork ezin erran oraino. Alde batetik Marine Le Pen lurra baino aise apalago ezarriz baditake tanto anitz bestalderat joanen diren. Adituaren bortxaz Marine hori Putinen adiskidea dela, Europa Batua nahi duela dena desegin, Europa azkar baten beharra badugularik, eskuin-burukoekin ez dela gisa guziz deus onik izaiten ahal, bai holako solasekin duela bost urteko giro hura bera sustatzen da. Bizkitartean,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016