Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 31a
Iragan asteburuan agertu sondeo baten arabera, jendearen parte hartzea frango murritxa izaiten ahal omen litake apirilaren 10eko hauteskundeetan. Bozaren emaiteko eskua badutenetan %36a etxen egon litake. Edo ez etxen egonik ere ez joan segurik bozaren emaitera! Anitz da, bestenaz ere jakinaren gainean usaian presidente-bozetan dela jendea gehienik mugitzen. Orain arte parte hartze xuhurrena 2002an izan zen (%72). Beste sondeo bati fidatu behar, %29a litazke bozik eman gabe geldi...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 31a
Yvan Colonna korsikar abertzalearen ehorzketak iragan dira Cargèse bere sorterrian. Zonbait mila jende bildu dira karia hortara. Gehienak kanpoan egon, eliza arras ttipia izanez. Ez da deus zalapartarik izan, denek errespetatuz familiak zabaldu deia. Giro pisua zen halere, bakoitxak berea gogoan holako gertakari latza ezin onetsiz. Lehenik gaitzeko itzulia egin da, kutxa eremanez herri guzian gaindi. Elizkizuna bera kartsu-kartsua izan da.
Eta orain, zer gertatuko da ondoko egunetan?...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Emmanuel Macron lehendakaria lau orenez segidan mintzatu da berriketari multxo batekin, hautagai bezala eta kondatzeko preseski zoin dituen bere xede nagusiak. Solasa aise heldu zitzaion, iturri handiko ura burrustan jiten den bezala! Jakizazue beraz ez duela xede eskasik, hasian hasi ehun bat agertzeraino! Zernahi gai aipatuz, elkartasuna, erretretak, hezkuntza, artategiak, lan-eskasa eta gaineratiko guziak! Artetik erraiteko, bistan da xede orgatara pisu hori ez zuela goiz...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Besteak beste, Macron hautagaiak nahi luke bost urte barne nehor ez gehiago lanik gabe izaitea. Biziki xede ederra zinez! Azpimarratuz lana baduenak beharko duela lanean gehixago arizan bainan ere lanik ez duenak gehiago mugitu lan baten ukaiteko! Bainan ez ote den erraitea izanki erretxenikholakoetan! Duela bost urte gisa berean ez zuena erran nehor ez zela gehiago aterberik gabe izan behar eta karrikan ahal bezala etzaterat bortxatua! Denek badakigu ez dela holakorik gertatu, beti...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Hauxe da berria hau berriz! Gérald Darmanin barne-ministroak erakustera eman du gobernua ados litakeela hein bat autonomiaren segurtatzeko Korsikari. Ugarte hortan giroa azkarki samindu delarik Yvan Colonna hango abertzale guziz ezagutua zanpatua izanik, eta ez guti, Arleseko presondegian. Autonomia? Korsikar abertzale frangok aspaldian berantetsia dute! Beste frangok amesten izaitekoz bere-gaintasun osoa, heldu baita beraz...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 24a
Hainbestenarekin, astelehen arratsean jakin da Yvan Colonna pausatu dela. 61 urte zituen. Azken hatsa eman du hemeretzi egun ospitale batean egonik, Marseillan, behin ere bere baitaratu gabe. Itxura guzien arabera, gertakari latz horrek ukanen du ondorio frango eta hain segur untsa ondorio saminak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016