Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 24a
Horiek hola, apirileko hauteskundeeri buruz, hiru hautagai gehiago badira bost ehun babesle segurtatuak dituztenak: Nathalie Arthaud ezkerburukoa, Fabien Roussel komunista eta Jean Lassalle gure artean biziki ezagutua den deputatu biarnesa.
Aldiz, badira Frantzia guzian gaindi aise ezagutuagoak diren hautagai zonbait lanetan omen aski babesle ezin bilduz, urrun ere bost ehunetara heltzetik. Hala nola Christiane...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Zonbat hautagai izanen dira azkenean apirileko hauteskunde horietan? Anitzen gustuko hamabost!
Lerro hauek idazten ditugun tenorean hiru dira haatik bostehun babesle segurtatuak dituztenak: Valérie Pecresse eskuindarra, Anne Hidalgo sozialista eta Emmanuel Macron, hunek ez badu ere oraino salatua hautagai izanen den ala ez. Gehiago dena, Macronek du babesle gehiena, milaz goiti alabainan, hauxe da gauza harrigarria! Babesle horietarik...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Hainbestenarekin, horra nun François Bayrou erdiko alderdiburuak egin duen proposamena zinez ustegabekoa. Hiru ehun bat babesle ba omen luzke bilduak ez beretzat, ez baita hautagai, bainan eskas dituztenen artean banatzeko, eskuinburuko edo ezkerburuko baldin badira ere, babesle eskasez ez dadin nehor gelditu! Azpimarratuz babesle agertzea ez dela hautagai baten alde agertzea bainan hautagai horri emaitea aitzina segitzeko errextasuna. Norbait baliatuko ote da eskaintza...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Gabriel Attal gobernuko bozeramaileak erakustera eman du "pass" delako hori, anitzek ez duguna batere gustukoa, bainan frangok beharrezkoa daukatena, kendua izaiten ahal litakeela martxo hondarrean edo hola. Gaitzaren erasoa ahultzen ari-eta ikerle frangoren arabera. Beste frango ez ados izanikan ere. Martxo hondarrean, heldu baita beraz hauteskundeak baino aste pare bat lehenago? Xo, ez omen du horrek deus ikustekorik hauteskundeekin, nunbaiteko...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Asteburu guzian izan da segur mugimendu errebide horietan, zernahi auto eta kamioi handik eta hemendik denak Parisera buruz ari "pass" famatu horren kontra agertuz, salatuz ere biziaren kariotzea. Beste aldarrikapen meta bat ere entzunaraziz, mota guzietarik. Ez denak elgarrekin untsa joan direnak baitezpada. Askatasunaren aldeko ibilaldiak deitu dituzte antolatzaileek. Gobernuaren manuz, debekatua izan zaiote Parisen sartzea. Debeku bat anitzek eztabaida-bide kausitu dutena. Zendako behar...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Bada aspaldixkoan auzi bat beti berdin samin agertzen dena, nuklear indar gaiari nolako tokia behar zaion eman, gero eta gutiago ala gero eta gehiago. Hortaz mintzatu da ere joan den egunean Macron lehendakaria. Duela bost urte, hautagai agertu zelarik, arras deplauki toki gutiagoren alde zen, nukleartegi andana bat hainbat laster zerratu behar zela. Orain aldiz, nukleartegi berri parrasta baten eraikitzea beharrezkoa zaio! Zazi zu hor ere zerbaiten konprenitzera! Gisa guziz afera horrek ere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016