Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Entzun bada azken egun hauetan bereziki zer kondatzen duten berri-sail guzietan! Alde batetik biziki polliki erraiten daukute gero eta jende gehiago hunkitzen dituela izurrite tzar horrek. Bainan bestetik, solasa berdin goxo eta leun, gaitza gibelera ari dela, kontrako neurriak laster arintzen ahalko ere direla beraz. Beti galde bera heldu zauku burura: holako solas desberdinak entzun behar ditugula-eta, ez denez ba hor nunbait bitxikeria pisu bat? Oro har eta denen buru, ez direnez gutaz...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Duela 60 urte, Aljeriako gerla bururatzeko keinka hartan izan ziren han gaindi gertakari zinez izigarriak, edo izigarriak baino izigarriagoak ere! Bi aldiz segurik frantsesak elgarri tiroka, zernahi hil eta kolpatu. Emmanuel Macron mintzatu da ezin ahantziak diren gertakari latz horietaz. Ez orduko eztabaida saminak berriz hazi nahiz bainan gertakari ilun horiek salatuz eta bakea gogoan. Batzuk erranik ere "zango-beltz" delakoen bozak bildu nahiz mintzatu dela, egia da ere...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Ezkerralde hortan, bozkatze berezi bat izan da presidente-bozeri buruz, frango bitxiki muntatua zazpi hautagai baitziren eta horietarik hiru segurik ez ados holako urratsa hola egiteko! Christiane Taubira atera da lehen, Yannick Jadot "berdea" bigarren, Jean-Luc Mélenchon "intsumitua" hirugarren. Eta orain zer gertatuko da? Norbaitek gibelera eginen ote du Taubira laguntzeagatik? Ez aise den hoberenetik! Bera untsa harro dago partida...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Behialakoak ziona, hauxe dira orgak eta idiak hor berriz! Batzuetan, bat-batean berdin, ustegabeko gertakari batek zernahi gauza nahasten ahal du! Berenaz ez izanikan ere baitezpada hain arraroa, gaitzeko tokia hartzen du eta denak hartaz ari dira! Hori gertatzen da preseski Jean-Michel Blanquer hezkuntza-ministroak Urtats irian hartu duen oporraldi laburrarekin. Ibiza ugartean egon da lau egun, hori salatu dute berriketari erne batzuk, bazterrak airean daude. Biziki toki ederra omen da...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Egia erran, izanikan ere ministro, oporrak hartzen ahal dituzu. Ez sobera urrun joanez, hegazkinez bi oren barne Parisera itzultzen ahal izaitekotan. Gobernuan direnek usaia hori hartua dute. Jean-Michel Blanquer hain xuxen ez zen hain urrun bainan Parisetik hola faltatu behar zena halere holako kenka minbera batean,erakasle anitz zainen gainean, buraso frango ere ba, zernahi buruhauste ba-eta nun nahi! Gobernuko lagunek ere ez ziotena errana hobe zuela Ibizara ez joanik? Bera arizanik ere...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Deputatuen aitzinean, ministroa bortxatua izan da afera hortaz mintzatzera. Arizan da dena itzuli-mitzuli. Ez du garbiki erran urriki zuela hola jokaturik. Aitortuz halere, jakinaren gainean nolako fama duen Ibizak, bai hobeko zuela beste norabait joaitea. Erakustera emanez, ba eta ez, konprenitzen zuela jende frangok ez untsa hartzea oporraldi korapilotsu hori.
Horiek hola, alderdi guziak hortaz mintzo, mar-mar-mar eta mar-mar-mar! Macrontiarrak dena zurikeria, iduri ez jakin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016