Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a

Zertan giren

Xuxen erraiteko, ez dakigu xuxen zertan giren. Eta urte berria laster hasiko-eta zerbait garbitasun nahi ginuke, anitz prezia ginezake geroa argixago agertzen balitz. Hainbestenarekin, Emmanuel Macron lehendakaria berriz mintzatu zauku telebistako leiho ttipi hortarik, aitzineko astean ja mintzatua zelarik! Ezin isildua gure gizona! Eta aldi huntan horixe zuen preseski gaia, zertan giren eta norat ari! Gai egokia berazitxurari fidatzekotan.

...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a

Bi oren!

Mintzaldi hori ez da haatik denen gustukoa izan! Gainerat, entzun aitzin ere eskuin eta ezker politikari frangok azkarki jorratua zuten Macron untsalaz ez zuela holako hitzaldi baten egiterik,bestenaz ere kenka huntan, bozak hurbilduak eta jende gehienak segur berriz hautagai izanen dela. Azen ontzeko holako mintzaldi luzea, kasik bi oren iraun duena!

Hor badira bi ikusmolde. Batzuk diote presidentea,nornahi izan, berak nahi duen guziz mintzatzen ahal dela, eta nahi duen bezainbat!...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a

Noiz arte?

Dena den, bost urtez ereman saila gain-gainetik laudatu du Macronek, nolazpait aitortuz ere haatik zonbait hutseginak izan direla. Garbiki segurik, ez du erran halere huts horiek eginik urriki duela. Bestaldi batez beharbada. Gisa guziz, urrun behatuz mintzatu da. Aipatuz hamar urte barne akuilatu behar litazkeen aldaketa asko. Hamar urte barne? Kasik iduri beraz hautagai izanen dela heldu den udaberrian bainan ere aitzina beste bost urteren buruan! Behialakoak ziona, "ederrak diuk...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a

Kasu eta kasu

Eta azkenean nolako bestak izurrite hori beti azkar-eta? Berriz ere bilkura berezi bat izan da Parisen. Alde batetik segurtatu daukute ez dela beste tinkaldirik izanen bainan bestetik aski errepikatu haatik hiru xixtaldi behar direla hartu absolutuki bestenaz anitz tokitara ez dela joaiten ahalko. Legea ere gisa hortara kanbiatua izanen urtarrilean.

Hots, hirugarren xertaldia ez bortxazkoa bainan hala balitz bezala denen buru. Deia luzatua ere urteburuko besta horien karietara ez...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 16a

Hiru kolore

Europa mailan bada kontseilu nagusi bat Europa Batuaren kudeantzaz arduratzen dena. Kontseilu horren buruzagitza herrialde guziek hartzen dute aldizka, sei hilabeterentzat. Keinka huntan Esloveniak du kargu hori bere gain. Urtatsetik harat Frantziak. Heldu baita nolazpait Emmanuel Macron frantses lehendakariak. Joan den astean eta hiru aste aitzinerat beraz prentsaurreko berezi bat egina du, sail hortan nolako xedeak dituen jakinarazteko. Usaian, kasik beti,...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 16a

Ezetz

Joan den astean sail huntan berean idazten ginuen, heldu den urteko hauteskundeak aipatuz, "Errepublikano" delako eskuindarrek azkenean elgar aditua dutela hautagai bakar baten hautesteko, hautagai hori izanki Valérie Pécresse Parise aldeko lurraldeburua. Ezkerraldean aldiz ez dira batere hortan! Bost hautagai badituzte, eta oraino kondatu gabe arrunt ezker buruan direnak! Duela zonbait egun, Anne Hidalgo sozialistak proposatu du bosten arteko bozkatze...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016