Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Hautagai beraz!

Badu hiru hilabete segurik Eric Zemmour eskuindar politikaria bozketa ibilki dela, alde bat jo harat eta jo hunat, alegia-eta deusez, berrikitan plazaratu duen liburuaren aurkezteko estakuruan. Garbiki erran gabe hautagai zela, Emmanuel Macron lehendakariaren segida hartu nahiz heldu den udaberri hortan. Joan den astean du azkenean salatu bere barneko mina. Gogoeta frango eginik omen, deplauki jakinarazi du hautagai gisa agertzen duela bere burua. Eta...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Kanpotiar horiek

Zemmour ari da beraz dei eta dei bazterrak azkarki harrotu nahiz. Kanpotiarrak ditu begietan eta ez guti! Ez zonbait egunentzat edo zonbait asterentzat bazter ikuska heldu diren horiek, bainan alde bat hemen gaindi kokatzeko xedetan etorriak direnak, eta beti etortzen ere oraino, frangotan gordeka bezala, batere paperrik gabe! Gehienik partida ditu musulmanak, ausartenak direla eta atrebituenak! Bi milioi segurik behar litazkeela haizatu eta besterik ez utzi gehiago sartzera! Hortan dela...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Eta orain?

Frantzia guzian gaindi ibiltzekoa da ondoko egunetan bainan itzuli handi hori nola joanen den anitz badira gogoetatuak, arras kezkatuak ere berdin. Jadanik ere zalaparta asko izana baita agertu den tokietan. Bera gisa hartakoa baita, gutien ustean dena trufa eta jestu tzar. Bere lagun zonbait ere ez batere hobeak, batzuetan makurragoak! Aise mintzo dira segur! Kanpotiarrak lurra baino apalago ezarriz eta polliki mendekatuz politikari emanak diren emazteeri, bazter nahasle ederrak direla eta...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Valérie Pécresse irabazle

Errepublikanoak deitzen diren eskuindar horiek beren arteko bozkatzea zuten iragan asteburuan beren hautagaiaren hautesteko heldu den urteko bozak gogoan. Bost baziren boz galdeka plantatuak. Boz emaile alderdikide guziak, heldu baita 140.000 gizon eta emazte. Lehen bozaldiko emaitzak ustegabekoak izan dira. Anitzen gustuko Xavier Bertrand Frantzia Iparraldeko lurraldeburua beharra zen deneri aitzindu bainan Eric Ciotti Niza aldeko deputatua da lehen atera...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 09a

Gero eta eri gehiago!

Eta izurritea zertan dugu? Aitzina azkartzen ari! Joan den larunbatean, 50.000 kasu berri baino gehiago,igandean beste hainbeste! Lotsagarri ere baita zinez! Gehienak Delta deitzen duten birusak ditu enganatuak, biziki guti Omicron delako birus berri horrek, nahiz biziki beldurgarria izan behar den. Aise eri gehiago beraz eta ospitale batzuetan lekurik ez gehiago! Hola segituz norat ari gira?

...

Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 02a

Egun ta bihar

Tinkaldi ttipi bat

Joan den astean, sail huntan berean idazten ginuen izurritea berriz azkartzen ari zela. Geroztik, eskualde hortarik ez da berri hoberik. Egun berean, hogoita-hamar mila kasu berri agertu dira, ez baitzen hori aspaldian gertatua! Azen ontzeko jakin da ere gaitz horren birusa aldatu dela Hego-Afrikan eta gisa hortan aldatu birus hori, itxuren arabera segurik, biziki kutsakorra dela. Gutaraino jinen denez badira arrangurak. Jadanik ba zonbait kasu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016