Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Berak ez du holakorik aitortzen, bainan ezagun da gobernua bera ere lanetan dela, eta gobernuarekin batean Emmanuel Macron lehendakaria ere ba. Zerbait egin nahi gaitza ez dadien joan aitzina hedatuz eta denbora berean ez tinkaldi handiegirik eman nahi, orain artinokoen gainerat, jendea ez dadien sobera kexa. Nehor ez dadien ager arrunt nardatua! Neurri berri handirik ez da beraz biziki, beharrez ondoko egunetan ikusiko dela beste erabakirik beharko ote den hartu.
...Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Deia berriz ere luzatua izan da xertatuak ez direnak joaiteko xertatzera, hortan dela gakoa, eta bi xixtako ukanak dituztenak erna diten hirugarren baten hartzerat. Dei bat ere jendea zernahi gisaz ez dadien sobera meta ikusgarri eta gaineratikoetan. Kanpoan, ez bost mila baino gehiago beraz! Bost mila anitz dela diote frangok, bainan kirol-zelaietan konparazione aise jende gehiago biltzen da noiz nahi, hala nola futbol eta errugbia partidetan. Ez da harritu behar hartu den erabaki hori ez...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Beste erabaki bat argi eta garbi finkatua izan dena, ostatu eta jatetxetan, zerbait jan nahi duenak, edo zerbait edan, beharko du jarririk egon, ez xutik beraz! Hori ere eztabaida bide batere dudarik gabe. Zer da birus debru hori aiseago hedatzen jendea xutik egonez? Nolaz ditake hori? Xutik egoiten dena gehiago mugitzen delakoz? Batzuk hala diote bainan zinez solas fidagarriak direa horiek?
Beste pundu bat hau ere berria: treinean edo autobusean bide luzea egin behar duenak ez du...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Ez da halere denetan jarririk egon behar. Emmanuel Macron lehendakaria bera ere xutik egon da bere Urtats bezperako hitzaldia egiten zuela. Oren laurden bat ezbaian iraun duena, ez gehiago. Frango luzaz aipatu du izurritea. Zonbait aste segurik oraino latzak izaiten ahal direla bainan esperantza duela gaitza aurten desagertuko dela. Holako solasak egia erran nornahik erabiltzen ahal ditu. Gero, garbiki erran dauku Frantzia, traba guzien artetik eta gainetik, azkartu dela halere azken...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Izurrite ustel horrek hoinbeste kalte egiten-eta mundu guzian gaindi, beti gogoetatuak gaude! Ikusiz ere bizia kariotzen ari dela, prezio frango goiti joanak eta beti goiti ari, zernahi arrangura bada bazter guzietan!Ez da harritzeko hoinbeste jende griñatsu baitaude. Noiznahi galde bera heldu zauku gogora, hola segituz norat ari giren! Zer behar dugun oraino jasan, gutien ustean bazterrak gero eta ilunago! Ez gira baitezpada hortan guhaur gero eta minberago gaudelakoz bainan giroa gisa...
Egun eta bihar | 2021eko Abenduaren 23a
Xuxen erraiteko, ez dakigu xuxen zertan giren. Eta urte berria laster hasiko-eta zerbait garbitasun nahi ginuke, anitz prezia ginezake geroa argixago agertzen balitz. Hainbestenarekin, Emmanuel Macron lehendakaria berriz mintzatu zauku telebistako leiho ttipi hortarik, aitzineko astean ja mintzatua zelarik! Ezin isildua gure gizona! Eta aldi huntan horixe zuen preseski gaia, zertan giren eta norat ari! Gai egokia berazitxurari fidatzekotan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016