Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Deputatuen aitzinean, ministroa bortxatua izan da afera hortaz mintzatzera. Arizan da dena itzuli-mitzuli. Ez du garbiki erran urriki zuela hola jokaturik. Aitortuz halere, jakinaren gainean nolako fama duen Ibizak, bai hobeko zuela beste norabait joaitea. Erakustera emanez, ba eta ez, konprenitzen zuela jende frangok ez untsa hartzea oporraldi korapilotsu hori.
Horiek hola, alderdi guziak hortaz mintzo, mar-mar-mar eta mar-mar-mar! Macrontiarrak dena zurikeria, iduri ez jakin...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Hasten delarik,Emmanuel Macron lehendakaria ezin isildua da eta ezin atxikia. Duela zonbait denbora, gaitzeko prediku luzea egin zuen Frantziak laster hartuko zuela (Urtatsez hartua du) Europa Batuaren buruzagitza. Iragan aste hortan Estrasburgo hirian izan da espresuki gai beraz beste hitzaldi baten egiteko Europa mailako deputatuen aitzinean. Ustez beharbada lehen hura ez zutela entzuna! Denen buru, ez du deus berriagorik erran. Dena espantu bainan bereak ere aditu ditu, frantses deputatu...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 27a
Zinemaren mundu hortan gero eta arrakasta gehiago bazuen artista, Gaspard Ulliel, errekontruz hil da 37 urtetan. Eskia egitera joana zen, mendi mazela batean bi gizonek elgar jo dute gaitzeko oldarrean. Handizki kolpatua altxatu dute Gaspard Ulliel eta pausatu da ospitalean sartu orduko. Beste gizonak ez du gerokorik. Gaitzeko omenaldi kartsuak eskaini dira biziki sari ederrak ukanak zituen artista paregabeari.
...Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Beste orduz ere hedatu dira holako solasak bainan azken egun hauetan berriz hor dira, bozaren emaiten ahal ukaiteko adina ez ote litakeen apaldu behar eta hamasei urtetan ezarri. Duela berrogoi bat urte, Valéry Giscard d'Estaing zelarik lehendakari, zonbait eztabaida goiti-beheiti apaldu zen jadanik hogoita-bat urteetarik hemezortzietara. Oraino apaltxago ezarriz hobeki ote litake? Ikusmolde desberdinak badira. Frangok diote gaztetxoak gero eta erneago direla, telebistari...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Lehendakari bozetan hautagai izaiteko bost ehun hautetsiren babespena behar duzu segurtatua. Bozka-legea berme, ez da hortan haratik ez hunatik. Eta hautetsi horiek behar dira hogoita-hamar departamendu desberdinetakoak. Gauza berria dena, babesle guzien izenak agertzen dira hauteskundeak aitzin eta horrek, hala iduri du segurik, anitz gibelarazten ditu. Auzapez anitzek nahiago ez babesle agertu, galde frango badutelarik hala izaiteko.
Gauza bat bada eztabaida-bide. Untsalaz hautagai...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 20a
Joan den ortzegunean anitz eskola baziren zerratuak. Erakasleak greban. Zonbatek egin dute greba? Hori ez dugu naski sekulan jakinen. Erakasleen %75a greban zen sindikatuen arabera, %40 ez arras gobernuak erranari fidatu behar.Nor behar da sinetsi? Batzuk diotenaz holako greba ez zen baitezpada hain beharrezkoa. Beste frango greba egin dutenekin ados, egoki dela salatzea hezkuntza zerbitzuen buru direnek hartu erabaki asko, aste berean neurri zonbaiten hiru aldiz kanbiatzea besteak beste....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016