Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 17a
Pariseko ondoan pausatu da 89 urtetan Luc Montagnier jakintsun handia. Fama handiko erakasle eta ikerlea. Duela hamalau urte beste bi lagunekin ardietsia zuen medikuntza saileko Nobel saria, hiesaren kontrako ikerketa balios asko ederki akuilaturik. Bulta huntan haatik bestalde egin ikerketa zonbait eztabaidabide izanki-eta parte segurik galdua zuen lehengo arrakasta hura. Goresmen frango eskaini zaizkio halere eta biziki kartsuki.
...Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 10a
Frangotan galde bera heldu zauku gogorat, zertan giren eta zeri buruz ari giren. Beste bat ere hor dugu noiznahi, nun giren azkenean! Joan den astean giniona, gero eta jende gehiago badira izurriteak hunkiak eta denbora berean gaitz horren kontrako neurriak hasiak dituzte arintzen. Oraiko ustez heldu den astean aitzina arinduko. Eta bai, horra nun giren saltsa eder baten erdian!
Begi-beharriak doi bat idekiz berehala ikusten dugu, batere urrun joan gabe, gero eta eri gehiago badela,...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 10a
Presidente-bozeri buruz hautagaiak ari dira karraskan; jo harat eta jo hunat, bakoitxak bost ehun babesle bildu nahi. Bildu behar gehiago dena! Ez dira lanik gabe! Auzapez anitz beti berdin uzkur! Herri ttipietan bereziki. Jendeak ere ez nehor biziki pusatzen babesle agertzera. Oraino gelditzen da haatik denbora poxibat laguntza gisa horren segurtatzeko. Zonbait aste alabainan, martxoaren 4a arte. Gero berantegi izanen da. Eta zer jakin da iragan asteburu hortan? Emmanuel Macron...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 10a
Jean Castex gobernuburua Grenoble hirian izan da. Ez diote denek hain ongietorri beroa egin.
Batzuk hixtukatu ere dute oihuka preso joan behar zuela! Bera arras lañoki mintzatu da, aitzinamendu frango egin dela azken urte hauetan eta ildo beretik behar dela segitu. Bat-batean erran ere du Frantzia urratua dela eta urratua den tokian behar dela berriz josi. Zer erran nahi ukan ote du? Nun da holako urrakoa? Nork josten ahal ote du eta nola? Ez du batere argitasunik...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 10a
78 urtetan pausatu da Georges Labazée ezkerraldeko politikari ezagutua, adiskide guziek Jo deitzen zutena. Biarnesa sortzez, Viven herrikoa; aitamak hango laborari xumetarik izanki, bera ere beti Biarnoari biziki atxikia. Gazterik ohartua politikari alderdi sozialistaren itzalean. André Labarrère Paueko auzapezarenlaguntzaile kartsu izanik, departamendu-buru egona, lurralde-biltzarrean ere ba buru-orde...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 03a
Joan den astean plazaratua izan den liburu batek bazterrak harrotzen ditu eta zernahi eztabaida sortzen. Victor Castanet berriketari ezagutuak salatzen du hor xahar-etxe frangotan badirela gauza asko ezin onetsiak, jende anitz ez batere behar bezala tratatuak, batzuetan arras gaizki ere berdin.Ez untsa artatuak, lekuka jatekoa ere xuhur. Begietan gehienik xahar-etxe andana bat kudeatzen duen etxe handia. Orpea deitzen den etxe puxant horrek orotara 180 xahar-etxe baditu bere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016